Baionako eta Euskal Herriko Institutu Unibertsitario Teknologikoa

Errobiko campus berriko eraikinak, Antoine Stinco arkitektoarenak.

Baionako eta Euskal Herriko Institutu Unibertsitario Teknologikoa (IUT de Bayonne et du Pays Basque) Akitaniako Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatearen (UPPA) zati den unibertsitatea da, 1985ean sortua. Baiona Ttipian du egoitza, Paul Bert plazan, Angelun beste campus bat badu ere. Urtero 900 bat ikasle berri jasotzen ditu. 2008-09 ikasturtean denera 2.600 ikasle zituen. 2008an eskola, jangela eta liburutegi berriak ireki dituzte Errobiko kasernan[1].

Guztira hamabi titulazio ezberdin eskaintzen ditu, teknologia diploma unibertsitarioak eta diploma unibertsitarioak. Horien artean, gizarte zientziei loturiko ikasketak dira nagusi.

Erreferentziak

  1. Euskonews: "Fakultatea, Baiona Ttipian"

Kanpo estekak

  • (Frantsesez) Baionako eta Euskal Herriko IUT-ren web gune ofiziala
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12254684
  • Wd Datuak: Q12254684


Euskal Herriko unibertsitateak

Baionako eta Euskal Herriko Institutu Unibertsitario Teknologikoa • Deustuko Unibertsitatea • ESTIA • Euskal Herriko Unibertsitatea
Mondragon Unibertsitatea • Nafarroako Unibertsitate Publikoa • Nafarroako Unibertsitatea • Udako Euskal Unibertsitatea