Atrapado en tu silencio... de incertidumbres y caricias

Atrapado en tu silencio...
de incertidumbres y caricias
Doctor Deseo taldearen pop-rock
Argitaratze data2000
GrabazioaTio Pepe (Urduliz)
DiskoetxeaDiscos Suicidas

Atrapado en tu silencio... de incertidumbres y caricias Doctor Deseo musika taldearen seigarren diska da, 2000. urtean taldeak argitaratutakoa[1].

Partaideak

  • Francis Díez (ahotsa)
  • "Kike" Valverde (gitarra)
  • Josi Jiménez (baxua)
  • "Txanpi" (bateria)
  • Raúl Lomas (teklatuak)

Grabaketa eta abestiak

Urdulizko Tio Pepe estudioan grabatu zen eta José Lastra izan zen soinu teknikaria.

Taldearen musika estiloan apurketa bat izan zen, ohiko pop-rock estiloari musika elektronikoa gehitu zitzaion, scratchak eta dance musikaren beste hainbat elementu nabari daitezkeelarik[2]. Hone adibide garbiena La cara norte del Eigger abestiaren Templar Jungle Translation bertsioa da, diskoa ixten duena[3].

Disko honetako euskarazko kantua Morrosko laztana da, Unai Iturriagaren hitzekin egindako abestia[4].

Azala

Azalak ere apurketa bat erakusten du. Aurreko diskoetan argazki esanguratsuak baziren ere oraingoan Blas Ezequiel F. González-en marrazki bitxia da. Xake taula batean izaki arraro ugari ageri dira, eta barrenean itsaso berde bat[5].

Kantuen zerrenda

  1. Reality show - 6:45
  2. Ahora que estás dormida - 3:51
  3. Todo va bien (Panfleto dosmil) - 3:15
  4. Un mar de cerezas - 4:10
  5. Es sólo la necesidad - 4:06
  6. Lunas salvajes - 3:48
  7. Un espejo de lluvia gris - 4:12
  8. Morrosko laztana - 3:16
  9. Encadenado a tus juegos - 4:07
  10. La cara norte del Eigger (Templar Jungle Translation) - 4:48

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) jorgiyo. «Ya tenemos» DOCTOR DESEO (Noiz kontsultatua: 2018-02-24).
  2. (Gaztelaniaz) ERLANTZ. «Historia de la musica Rock - Doctor Deseo» historiasderock.es.tl (Noiz kontsultatua: 2018-02-24).
  3. complejor. (2010-08-11). Doctor Deseo - La cara norte del Eigger (Templar Jungle Translation). (Noiz kontsultatua: 2018-02-24).
  4. www.iteisa.com. «Letras de Morrosko laztana de Doctor deseo | euskal musika, música vasca» eu.musikazblai.com (Noiz kontsultatua: 2018-02-24).
  5. (Ingelesez) «Doctor Deseo - Atrapado en tu silencio ...de Incertidumbres y Carícias» Discogs (Noiz kontsultatua: 2018-02-24).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q56696685
  • Wd Datuak: Q56696685