Atila

Atila

Irudi gehiago
Hunnic Empire (en) Itzuli hunoen errege

435 - 453
← Rugila - Ellac (en) Itzuli, Dengizich (en) Itzuli, Ernakh (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaKaukasia, I. milurtekoa
HerrialdeaHunnic Empire
HeriotzaPanonia, 453 ( urte)
Heriotza modua: asfixia
Familia
AitaMundzuk
Ezkontidea(k)Kreka (en) Itzuli
Ildico (en) Itzuli
Eskam's daughter (en) Itzuli
Seme-alabak
ikusi
  • Ellac (en) Itzuli
    Dengizich (en) Itzuli
    Ernakh (en) Itzuli
Anai-arrebak
ikusi
  • Bleda (en) Itzuli
Jarduerak
Jardueraktribu-buruzagia
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakKatalauniako Zelaietako Gudua

Find a Grave: 8193051 Edit the value on Wikidata
Artikulu hau hunoen erregeari buruzkoa da; satelitea gaitzat duena beste hau da: «1489 Attila»

Atila[1] (latinez: Attila; c. 395 - 453) hunoen azken erregea izan zen, denetan boteretsuena. Bere garaiko inperiorik handienean agindu zuen: haren lurrak Erdialdeko Europatik Itsaso Beltzeraino zabaltzen ziren, eta Danubiotik Baltikoraino. Ekialdeko eta Mendebaldeko Inperio erromatarren etsairik handiena izan zen, Balkanak bi aldiz inbaditu zituen eta Konstantinopla setiatzera heldu zen. Gaur egungo Frantzian zehar ere ibili zen, Orleanseraino heldu baitzen.

Hil zenean, inperioa harekin batera desagertu zen arren, europar historiako pertsonaia mitiko bihurtu zen. Mendebaldeko Europan krudeltasunaren adibidetzat gogoratu ohi da, baina historialari batzuek diote errege handi eta noblea izan zela.

Biografia

434tik 453ra errege izan zen. Rugilaren ondorengoa izan zen, Bleda anaiarekin batera (445); Bleda hilarazita hartu zuen erregetza.

Erroman Honorio enperadorearen gortean ikasten aritu ondoren, Panoniako (egungo Györ, Hungaria) errege zelarik, bere herriko tribu guztiak bateratzea lortu zuen (hunoen herri turkiar-mongoliarraren lurrak Itsaso Baltikotik Itsaso Beltzeraino hedatzen ziren).

Ekialdeko inperioari eraso zion eta Teodosio II. enperadoreari zerga bat ezarri. Balkan herriak inbaditu eta beste bahisari bat ezarri zion Teodosio II.ari, Konstantinoplaren ordainez.

Germaniar eta eslaviarrak menderatu ondoren, Galian barneratu eta Metz hiria arpilatu zuen (451), Lutezian (Parisen) sartu ez bazen ere. Orleansen atzera jo behar izan zuen Flavio Aezio jeneral erromatarraren eta Teodoriko I.a errege bisigodoaren aurrean.

Aetius, Meroveo eta Teodoriko I.a buruzagiek elkar hartuta, Katalauniako Zelaietan (Troyes, 451) garaitu zuten. Osteak osatu ondoren, Italia aldera jo zuen eta, Aquilea (Venezia), Milan eta Padua suntsitu ostean, Leon I.a Aita Santuak Panoniara itzultzeko egin zion eskaria onartu zuen, sari baten truke. Atila handik gutxira hil zen. Erregearen heriotzaren ondoan, hunoen inperioa erori zen.

Genealogia

⛭
Zuhaitz genealogikoa
Ellac
Mundzuk Atila Ernakh
Dengizich

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. EIMAren izen zerrenda

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q36724
  • Commonscat Multimedia: Attila the Hun / Q36724

  • Wd Datuak: Q36724
  • Commonscat Multimedia: Attila the Hun / Q36724