Aromia moschata

Aromia moschata
Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaColeoptera
FamiliaCerambycidae
GeneroaAromia
Espeziea Aromia moschata
Linnaeus, 1758

Aromia moschata Cerambycidae familiako kakalardoa da, zientziarako Lineok 1758an deskribatu zuena. Europa guztian, Afrika iparraldean eta Asian bizi da, Iberiar penintsulatik hasi eta Japoniaraino. Euskal Herrian ere aurkitzen da[1].

Deskribapena

Tamaina ertaineko kakalardoa da, 15-35 mm arteko luzera hartzen baitu[2]. Antena oso luzeak ditu, gorputza baino luzeagoak arren kasuan eta gorputzaren bestekoak emeetan. Kobre-berde koloreko iridiszentzia metalikoa du. Iberiar penintsulako kakalardoen pronotoa gorrixkagoa izaten da. Usain gozo berezia jariatzen du, hortik moschata izena[3].

Habitata

Sahastietan eta makal basoetan aurkitzen da gehien bat, beldarrak hartaz elikatzen baitira.

Bizi zikloa

Emeak arrautzak sahats edo makalaren enborreko azalean jartzen ditu eta beldarrak hartaz elikatzen dira galeriak osatuz. Hildako adarren zurez elikatzen dira gehien bat[3]. Bigarren edo hirugarren urteko udaberrian pupatu eta ekaina eta abuztua artean ikusten dira helduak. Helduak izerdi landuaz elikatzen dira[2].

Iruditegia

  • Kakalardo eldua eskuan, tamaina ikusteko.
    Kakalardo eldua eskuan, tamaina ikusteko.
  • Heldua hegoak aterata.
    Heldua hegoak aterata.
  • Aromia moschata-ren beldarra.
    Aromia moschata-ren beldarra.

Erreferentziak

  1. «EHAEko Coleoptera Catalogoa|Heteropterus» www.heteropterus.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-09).
  2. a b «Aromia moschata - 8457» www.asturnatura.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-03).
  3. a b «Aromia moschata | Agrológica» www.agrologica.es (Noiz kontsultatua: 2024-03-03).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q389732
  • Commonscat Multimedia: Aromia moschata / Q389732
  • Wikispecies Espezieak: Aromia moschata

  • Datu taxonomikoak
  • BOLD: 286743
  • BioLib: 11052
  • Dyntaxa: 102185
  • EOL: 3426936
  • Fauna Europaea: 114600
  • GBIF: 5001643
  • NCBI: 1265417
  • Zoobank: F445C792-CB7C-439E-82F1-6B68A4F938AE
  • Wd Datuak: Q389732
  • Commonscat Multimedia: Aromia moschata / Q389732
  • Wikispecies Espezieak: Aromia moschata