Ariel García Valdés

Ariel García Valdés
Bizitza
JaiotzaSaint-Gaudens, 1947 (76/77 urte)
Herrialdea Frantzia
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea
IMDB: nm0305077 Edit the value on Wikidata

Ariel García Valdés (Saint-Gaudens, 1946) espainiar antzerki-antzezle eta -zuzendaria da. Oso gazterik hasi zen antzerkigintzan. Karrera gehiena Frantzian egin du, eta Alpeetako Elkarte Dramatiko Nazionalaren zuzendari izan zen, Grenoblen, 1998tik 1990era. Era askotako testuak antzeztu ditu, autore klasikoenak zein abangoardiazkoak, eta baita operak ere. Konpainia bat sortu zuen bere testuak idazteko eta muntatzeko, ezagunenetako bat Frantziako antzerki modernoan. Katalunian lan asko egina da. Ia urtero Bartzelonan izaten zen, hango konpainien lana bertatik bertara ezagutzeko. 1993an, Cuarteto obraren antzezpena gidatu zuen, Bartzelonako Teatre Lliurerekin elkarlanean, Europar Antzerki Batasunaren II. Jaialdian (Budapesten). Urte hartan bertan, Antzerki Iberoamerrikarraren Jaialdian parte hartu zuen, Andaluziako Antzerki Elkartearekin elkarlanean, Bodas de sangre obraren gidaritzan. 1996an, Granadako Nazioarteko 46. Musika eta Dantza Jaialdian, El retablo de maese Pedro obra eta Kixoteren ataletako baten egokitzapen musikala gidatu zituen. Ibilbide artistiko luzea saritzeko, Frantziako Gobernuak Merituaren Ordena Nazionalaren zaldun izendatu zuen.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2861245
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 02341/eu_g_0872/g0872
  • Wd Datuak: Q2861245