Antonio da Sangallo Gaztea

Antonio da Sangallo Gaztea
Bizitza
JaiotzaFlorentzia, 1484ko apirilaren 12a
HeriotzaTerni, 1546ko abuztuaren 3a (62 urte)
Familia
Anai-arrebak
ikusi
  • Giovanni Battista da Sangallo (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Irakaslea(k)Giuliano da Sangallo
Baldassare Tommaso Peruzzi
Donato Bramante
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa, wood carver (en) Itzuli eta ingeniaria
Lan nabarmenak
ikusi
  • Cappella Paolina (en) Itzuli
Erromako Santa Maria di Loreto eliza, Sangallo Gaztearen maisulana

Antonio da Sangallo Gaztea, jaiotzaz Antonio Cordiani (Florentzia, 1484ko apirilaren 12a - Terni, 1546ko abuztuaren 3a)[1], italiar arkitektoa izan zen. Italiako Pizkundeko arkitekto nagusietako bat izan zen.

Bizitza eta lanak

Hogei urte zituela Erromara joan zen, eta 1513an Alessandro Farnese kardinalaren etxea eraiki zuen. Kardinala Paulo III.a aita santu egin zutenean, Farnesetarren jauregian (Palazzo Farnese) lan egin zuen 1534-1546 bitartean. Antzinako erromatarren moldeak erabili zituen bere lanetan.

Horrez gainera, San Petri basilikan ere lan egin zuen, Donato Bramanteren laguntzaile hasieran, arkitekto 1520. urtetik aurrera, eta arkitekto nagusi 1536tik aurrera. Vatikanorako proiektuaren zurezko maketa egin zuen, baina aldaketa garrantzitsuak egin zizkion Michelangelok proiektu hari.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. Antonio da Sangallo il Giovane. arte.it (Noiz kontsultatua: 2016-02-04).
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q357276
  • Commonscat Multimedia: Antonio da Sangallo the Younger / Q357276

  • Wd Datuak: Q357276
  • Commonscat Multimedia: Antonio da Sangallo the Younger / Q357276