Antonio Lezama

Antonio Lezama

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaGuardia, 1888ko martxoaren 19a
Herrialdea Araba, Euskal Herria
HeriotzaMadril, 1971ko urriaren 27a (83 urte)
Hezkuntza
HeziketaValladolideko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta antzerkigilea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Partido Republicano Radical Socialista

Antonio Lezama González del Campillo (Guardia, 1882ko martxoaren 29a - Madril, 1971ko urriaren 27a) arabar kazetari eta idazlea izan zen.[1]

Biografia

1907an hasi zen lanean, Madrilgo El Liberal egunkarian. 1919an, Luis de Oteyza, Antonio Zozaya, Luis de Zulueta, Augusto Barcia, Pedro de Répide, Manuel Machado eta Luis Saladorekin batera La Libertad izeneko egunkaria sortu zuen, joera erradikal sozialista zuena.[2]

Primo de Riveraren diktaduran zenbait aldiz atxilotua, Danton 7 Logiaren kidea izan zen. Partido Republicano Radical Socialista alderdiaren sortzaileetako bat izan zen.

Gerra Zibilean, Armada Errepublikanoaren seigarren dibisioaren komisario politiko izendatu zuten. 1939an, armada matxinoan Madril hartu zuenean, Txileko enbaxadan babesa hartu zuen, eta bi urte geroago hara erbesteratu zen. Bertan kazetaritzan eta antzerkigintzan lan egin zuen.

Lanak

  • Los caballeros de Alcántara en las tierras de odio y sangre: emocionante y trágico relato de la dolorosa página de Monte-Arruit. 1922
  • La isla perdida: el castigo. 1924
  • La isla perdida: vidas maltrechas. actos. 1924
  • El arco en la cueva. 1925
  • El fanatismo católico: absurdos, mentiras y crímenes. 1962

Erreferentziak

  1. Auñamendi Eusko Entziklopedia. Antonio de Lezama y González Del Campillo. .
  2. Los novelistas sociales

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q5700228
  • Commonscat Multimedia: Antonio de Lezama / Q5700228

  • Wd Datuak: Q5700228
  • Commonscat Multimedia: Antonio de Lezama / Q5700228


Biografia
Araba
Artikulu hau Arabako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.