Anne-Sophie Lapix

Anne-Sophie Lapix

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaDonibane Lohizune, 1972ko apirilaren 29a (52 urte)
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
Familia
Ezkontidea(k)Arthur Sadoun (en) Itzuli  (2010eko ekainaren 26a -
Hezkuntza
HeziketaCentre de formation des journalistes (en) Itzuli
Institut d'études politiques de Bordeaux (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, berriemailea eta telebista aurkezlea
Enplegatzailea(k)Sud Ouest
LCI (en) Itzuli  (1999 -  2005)
M6 (telebista katea)  (2005 -  2006)
Canal+  (2008 -  2013)
France 5  (2013 -  2017)
France 2  (2014 -  2015)
France 2  (2017 -

IMDB: nm2055405 Allocine: 670186
Facebook: aslapix Twitter: aslapix Edit the value on Wikidata

Anne-Sophie Lapix (Donibane Lohizune, 1972ko apirilaren 29a - ) kazetari lapurtarra da.

Hastapenak

Sorterriko San Tomas Akinokoa lizeoan C Batxilergoa egin zuen.

Unibertsitate mailan Bordeleko Institut d'études politiques eta Parisko CFJko[1] diplomak ditu; azken honetatik, non telebistako espezializazioa egin zuen, 1996an atera zen. Hor LCI katean berarekin arituko ziren Nathalie Renoux, Pascale Winkel eta Karine de Ménonville ikaskide izan zituen.

Urte horietan zehar bere lehen kazetaritza esperientziak izan zituen Sud Ouest egunkarian (1995eko udan) eta Xanpaina-Ardenako France 3 telebista katean (1996ko udan).

Ibilbide profesionala

  • 1996-1999: Bloomberg Televisionen kazetari-aurkezle.
  • 1999-2001: LCI etengabeko informazio-katean kazetari-aurkezle.
  • 2001-2002: Cinestar 1 eta 2 TPS satelite bidezko telebista enpresaren Sortie en salle saioaren aurkezle.
  • 2004-2005: LCIn Le Grand Journal albistegiaren aurkezle.
  • 2005-2006: Zone interdite saioaren aurkezle M6n.
  • 2006ko urtarriletik aurrera Le 12:50 kate bereko astelehenetik ostiralerako eguerdiko albistegi berriaren aurkezlea bihurtzen da.[2]
  • 2006ko maiatzean TF1ek iragarri zuen Claire Chazalen laguntzaile gisa fitxatu zuela asteburuetako albistegietarako, Laurence Ferrariren ordez eta kate berean Sept à huit saioa ere aurkeztuko zuela Harry Roselmackekin. M6rekin zituen kontratuak direla eta iraila arte ez zen hasi TF1en; bere lehen albistegia 2007ko urtarrilaren 5ekoa izan zen.
  • 2008ko ekainean TF1 utzi eta Canal+ taldera joan zen beste behin Laurence Ferrariren ordez[3] aritzeko, kasu honetan Dimanche + saioaren ardura hartzeko.

Jakingarriak

  • 2006ko Baionako bestetako hasieran hiriko giltzak botatzeko ohorea izan zuen Jules-Édouard Moustic eta Éric Baylerekin batera.
  • Bere bizitza pribatuaz diskretua izan da; bi seme-alabaren ama eta 2007ko otsailean dibortziatu egin zen.
  • Frantzian sex-symbol delakoen artean dago; behin baino gehiagotan 100 emakume ustez sexyen artean kokatu du FHM aldizkariak.[4]

Erreferentziak

  1. Centre de formation des journalistes
  2. Anne-Sophie Lapix: « Ez nago ikusleriak liluratuta » Ozap.com.en, 2006ko urtarrilaren 23an.
  3. Ferrari TF1era itzuli zen.
  4. Albiste hori ingelesez.

Ikus, gainera

Kanpo loturak

  • (Frantsesez) Lapix linternaute.comen.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2850938
  • Commonscat Multimedia: Anne-Sophie Lapix / Q2850938

  • Wd Datuak: Q2850938
  • Commonscat Multimedia: Anne-Sophie Lapix / Q2850938