Ane Garcia Lopez

Ane Garcia Lopez

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaHondarribia, 1994 (29/30 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakitzultzailea eta abeslaria

Ane Garcia Lopez (Hondarribia, 1994) itzultzaile eta abeslari gipuzkoarra da.[1]

June Jordanen poesia-bilduma bat itzuli du Munduko Poesia Kaierak egitasmoaren baitan, eta 2020an argitaratu du lana Susa argitaletxeak[2].

Bestalde, Lurra musika-taldeko abeslaria izan da, 2011 eta 2017 bitartean.[3] Iñigo Muguruzaren (Kortatu, Negu Gorriak) ikaslea zen Ane; haren ahotsak liluratu zuen, eta Carlos Zubikoa (Apurtu, Sagarroi) eta Ander Larrañagarekin batera Lurra taldea sortzea erabaki zuten.[4]

2016tik aurrera, Eider Perezekin aritu da hitz esaneko proiektuetan, 2022tik Mejillon Tigre izena hartuz eta Ane Zubeldia goitizena erabiliz.[5] [6]

Argitalpenak

Liburuak

  • Munduko Poesia Kaierak: June Jordan (Susa, 2020).
  • Raewyn Connell: Maskulinitateak (Jakin eta Elkar, 2022).

Bestelako argitalpenak

  • Eunice de Souzaren bi poema: Emakumeei aholkua eta Autobiographical. Armiarma.eus-en argitaratuta daude.
  • Warsan Shireren poema bat: Maitatzen zailak diren emakumeei. Armiarma.eus-en argitaratuta dago.
  • Friedrich Engelsen saiakera bat: Etxebizitzaren auzia, Katakrak argitaletxearen eskutik.[7]

Erreferentziak

  1. «NorDaNor | EIZIE» nordanor.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-07).
  2. Irizar, Itziar Ugarte. «Farrokhzad eta Jordan batu dira Munduko Poesia Kaieren bildumara» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-08-07).
  3. «Lurra» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-07).
  4. all_powerful_Oz. «Ane Garcia (Lurra): "Jendeak alferrikako musika asko sortzen du"» Gaztezulo (Noiz kontsultatua: 2021-09-21).
  5. «Mejillon Tigre kolektiboa | Tabakalera» www.tabakalera.eus (Noiz kontsultatua: 2024-04-06).
  6. (Gaztelaniaz) Satrustegi, Iñigo. (2022-11-29). «'Hitz esana' emanaldia prestatu dute Eider Adeletxek eta Ane Zubeldiak» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2024-04-06).
  7. Alzuru, Jone Bastida. (2023-11-17). «Engelsen 'Etxebizitzaren auzia' liburua kaleratu du Katakrakek» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-11-17).

Kanpo estekak

  • Ane Garcia Lopezen artikuluak Inguma datu-basean.
  • Ane Garcia Lopezen artikuluak Berria egunkarian.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q98149187
  • Commonscat Multimedia: Ane Garcia Lopez / Q98149187

  • Wd Datuak: Q98149187
  • Commonscat Multimedia: Ane Garcia Lopez / Q98149187