Andoni Aizpuru

Andoni Aizpuru

Bizitza
JaiotzaGabiria, 1964ko uztailaren 11 (59 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
Anai-arrebak
ikusi
  • Mikel Aizpuru
    Ainhoa Aizpuru
Familia
ikusi
  • Miren Aizpuru (iloba)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, telebista aurkezlea eta telebista-meteorologoa

Andoni Aizpuru Murua (Gabiria, Gipuzkoa, 1964ko uztailaren 11)[1] kazetaria eta telebista aurkezlea da. Irakasle ikasketak egin zituen, eta euskaltegiko irakasle aritu zen hainbat urtez, baina Euskal Irrati Telebistan lan egiteko proba batera aurkeztu eta eguraldiaren berri emateko aukeratu zuten. Hain zuzen ere eguraldi saioekin egin zen ospetsu, ukitu pedagogikoa ematen diolako eta oso euskara aberatsa eta adierazkorra darabilelako. Elorrion bizi da.

ETB 1 telebista katean Euskadi zuzenean saioa aurkeztu zuen Maddalen Iriarterekin batera. Ondoren, Bertatik Bertara telesaioa gidatu zuen zenbait urtetan zehar. Gainera, Barnetegia realitya aurkeztu zuen. Halaber, Bi Errepidean saioa aurkeztu zuen Urko Aristirekin batera. Horrelakoa da bizitza saioa ere gidatu zuen. Gaur egun eguraldiaren arduraduna da.

Sariak

Andoni Aizpuruk, kazetari eta telebista aurkezle gisa egindako ibilbide luzean, hainbat sari jaso ditu.

Bakarka

Telebista saioko taldearekin

Erreferentziak

  1. Zuriñe Velez de Mendizabal Etxabe: «Andoni Aizpuru (komunikatzailea): "Eguraldia aurkezterakoan ukitu pedagogiko bat ematen diot"», Euskonews & Media, 120. zenbakia, 2009-07-07.
  2. Gerriko sariaren 2010. urteko deialdia.
  3. Estitxu Eizagirre eta Ixiar Eizagirre: «Andoni Aizpuru: "Telebistan kamera zeharkatu eta etxeraino sartu beharra dago"», Argia, 1892. zenbakia, 2003-03-23.

Kanpo loturak

  • Aizpea Amas: «Andoni Aizpuru: "Hemendik bi urtera 'Horrelakoa da bizitza'-k seilua izatea da gure helburua"»[Betiko hautsitako esteka], Berria, 2007-12-02.
  • Amagoia Iban: «Andoni Aizpurua: "Nire herritar irudiarekin identifikatzen naiz"», Argia, 1496. zenbakia, 1994-09-18.
  • Jon Odriozola: «Andoni Aizpuru: "Negua eta elurra gustuko ditudanez, Finlandian biziko nintzateke"», Argia, 1439. zenbakia, 1993-06-13.
  • «Andoni Aizpuru: "Mapa batekin iragarpenik luzeena bederatzi egunekoa da"», HABE, 2002-02-03.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12253487
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 20242
  • Wd Datuak: Q12253487