Amy Johnson

Amy Johnson
Irudi gehiago
Emakumeen Ingeniaritza Elkarteko lehendakaria

1935 - 1937
Elizabeth M. Kennedy (en) Itzuli - Edith Mary Douglas (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaKingston upon Hull, 1903ko uztailaren 1a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua  1927ko apirilaren 12a)
 Erresuma Batua
HeriotzaTamesisen estuarioa, 1941eko urtarrilaren 5a (37 urte)
Heriotza moduaistripuzko heriotza
Familia
AitaJohn William Johnson
AmaAmy Hodge
Ezkontidea(k)Jim Mollison (en) Itzuli  (1932ko uztailaren 29a -  1938ko otsailaren 7a)
Hezkuntza
HeziketaSheffieldeko Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakhegazkinlaria, ingeniaria eta glider pilot (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)Air Transport Auxiliary (en) Itzuli
Jasotako sariak
ikusi
KidetzaWomen's Engineering Society (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Adar militarraRoyal Air Force
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra

Musicbrainz: 5859b76a-b5ef-468f-ad56-c788e660a6f7 Find a Grave: 9732313 Edit the value on Wikidata

Amy Johnson (Kingston upon Hull, Ingalaterra, 1903ko uztailaren 1a - Londres, 1941eko urtarrilaren 5a) britainiar abiazioaren pilotu aitzindaria izan zen. Britainia Handitik Australiara bakarrik hegan egin zuen lehen emakumezko pilotua izan zen.

Bakarrik edo bere senar Jim Mollisonekin hegan eginez, distantzia luzeko hegaldi ugari egin zituen 1930eko hamarkadan. Bigarren Mundu Gerran hegan egin zuen Aire Garraioaren Laguntzaile (ATA) taldearen barruan eta Errege Aireko Armadako hegazkin bat fabrikatik borroka basera hegaz zeramala hil zen.

Britainiar Inperioaren Ordena jaso zuen komendadore gisa (CBE).

Biografia

Bere jaioterrian hasi zituen ikasketak eta Arte eta Ekonomian lizentziatu zen Sheffieldeko Unibertsitatean.[1] Londresen lan egin zuen idazkari gisa eta zaletasun gisa hegaz egiten hasi zen: London Airplane Club taldean izena eman zuen eta 1929 urtearen amaieran pilotu lizentzia lortu zuen.[2] Urte horretan bertan, hegazkinen mantenurako teknikari titulua jaso zuen lehen emakume britainiarra izan zen ( ground engineer's license).[3] Hori zela eta, 1930eko martxoan Emakumeen Ingeniaritza Elkarteak (WES) bere erakundeko kide hautatu zuen.[4]

1930ean, Ingalaterratik Australiara bakarrik hegan egin zuen lehen emakumea izan zen. 17.600 kilometro egin zituen De Havilland Gipsy Moth (G-AAAH erregistroduna) hegazkin batean eta irratirik gabe. Hegazkina bigarren eskukoa zen eta Jason izena jarri zion, bere familia enpresaren omenez, aitak lagundu baitzion erosten; gaur egun Londreseko Zientzia Museoan dago gordeta. Croydonetik, Londres hegoaldea, atera zen maiatzaren 5ean eta Darwinen lehorreratu zen maiatzaren 24an. [5] [6]

Balentria horrengatik Harmon Saria jaso zuen, eta Britainiar Inperioaren Ordenako komendadore titulua (CBE).[7]

  • Amy Johnson bere hegazkin Jasonekin.
    Amy Johnson bere hegazkin Jasonekin.
  • Amy Johnson, 1930-1931.
    Amy Johnson, 1930-1931.

1931 eta 1933 artean beste hegaldi aipagarri batzuk egin zituen: egun bakarrean Londres eta Mosku hegaz egin zuen lehen bakarkako pertsona izan zen, adibidez, eta 1936an Hego-Afrikara. [2][8]

1932an ezkondu zen Jim Mollison pilotu eskoziarrarekin, eta harekin batera errekorreko hegaldiak egin zituzten. 1938an dibortziatu ziren (senarrak alkoholarkein zituen arazoengatik hegaz egiteko lizentzia ere galarazi ziona). [3][8]

  • Jim Mollison eta Amy Johnson 1932an.
    Jim Mollison eta Amy Johnson 1932an.

Bere hegaldi aipagarriek ospetsu bihurtu zuten, ondorioz: abestiak idatzi zituzten bere omenez; heroi aitortu zuten ibilbide luzeko hegaldiengatik eta emakumezkoen hegazkin aitzindariengatik.[9]

Heriotza

Londresen hil zen 1941eko urtarrilaren 5ean, istripuz hegazkin bat pilotatzen ari zela, Tamesis ibaira erorita. Johnsonek Airspeed Oxford bat zeraman Aireko Garraio Laguntza (ATA) taldearentzat, Prestwicketik Blackpoolen barrena, RAF Kidlington-era (Oxford inguruan). Eguraldi txarargatik, Amy Johnson-ek bere ibilbidea utzi zuen. Ustez erregairik gabe zegoela, jausgailuarekin jauzi egin zuen, bere hegazkina Tamesis ibaiaren estuarioan erori zenean, Herne badiaren ondoan (Kent).

"HMS Haslemere" itsasontziko tripulazioak jausgailua jaisten ikusi zuen eta Amy Johnson uretan bizirik ikusi zuen, laguntza eske. Itsaso zakarra eta marea handia zegoen, elurra botatzen zuen eta hotz handia zegoen. Itsasontziaren komandantea zen Walter Fletcher teniente komandanteak, uretara salto egin zuen Johnson erreskatatu nahian. Fletcherrek huts egin zuen saiakeran eta, gainera, hotz handiaren ondorioz, ospitalean hil zen egun batzuk geroago. 2016an Alec Gill historialariak esan zuen tripulatzaile baten semeak adierazi zuela Amy Johnson itsasontziko helizeen palek harrapatu zutelako hil zela; tripulatzaileak ez zuen hori gertatzen ikusi, baina hala izan zitekeela suposatu zuen. Baieztapen hori ezin izan da egiaztatu, Johnsonen gorpua ez baitzen inoiz berreskuratu. [2] [6]

1941eko urtarrilaren 14an Amy Johnsonen oroitzapenezko elizkizuna egin zen Saint Martin in the Fields elizan, Londresen. Walter Fletcherri hil ondorengo Albert domina eman zioten 1941eko maiatzean Amy Johnson salbatzen egindako ahaleginagatik.

Hilobi ezagunik gabeko ATAko kide gisa, Amy V. Johnson izenarekin, Commonwealth War Graves Commissionek gogoratzen du Runnymedeko Aire Indarren Memorialean.

Zalantzak

Oraintsuago, bere heriotza bere herrikideen suaren ondorioz izan zitekeela iradoki da. 1999an, Tom Mitchell-ek, Crowborough-eko (Sussex), Johnsonen hegazkinari tiro egin ziola esan zuen hegaldian zehar identifikazio kodea zuzena eman ez zuelako. Mitchellek azaldu zuen hegazkina nola ikusi zuen eta irrati bidez harremanetan jarri zen. Seinale egiteko eskaera egin zion eta bitan oker eman zion erantzuna. «Hamasei jaurtigai jaurti zituzten eta hegazkina Tamesis itsasadarrean murgildu zen. Guztiok uste genuen hegazkin etsaia zela hurrengo egunean egunkariak irakurri eta Amy zela jakin genuen arte. Ofizialek esan ziguten sekula ez kontatzeko inori gertatutakoa.»[10]

Erreferentziak

  1. «Amy Johnson, porque también hay mujeres entre los héroes del aire» El Mundo.
  2. a b c Chaparro, Laura. (2018-06-27). Amy Johnson, la pionera de la aviación británica In Grandes Personajes Open Mind BBVA. .
  3. a b «Amy Johnson: una misteriosa muerte sin resolver 76 años después» La Vanguardia.
  4. Archives biographies: Amy Johnson 1903 - 1941 In The Institution of Engineering and Technology. .
  5. «Amy Johnson, la misteriosa muerte de la pionera de la aviación» El periódico.
  6. a b Twenty Days: 90th Annyersary of Amy Johnson's Solo Flight to Australia In Amy Johnson Arts Trust. .
  7. «Amy Johnson, la pionera de la aviación británica cuya muerte sigue sin esclarecer» ABC.
  8. a b Brecknell, Margaret. (2021-01-06). SURREY GREATS: Who was Amy Johnson? In Surrey Life. .
  9. López, Alberto. (2017-07-02). «Amy Johnson, la heroína de los vuelos de larga distancia» El País.
  10. Gillies, Midge. Amy Johnson - A Brief Biography In Amy Johnsons Arts Trust. .

Kanpo estekak

  • The American Experience | Fly Girls | Pertsonak & Ekitaldiak | Amy Johnson
  • Google Doodle 2017ko uztailaren 1a
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2998
  • Commonscat Multimedia: Amy Johnson / Q2998

  • Wd Datuak: Q2998
  • Commonscat Multimedia: Amy Johnson / Q2998