Amanda M. Edmond

Amanda M. Edmond

Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotza1824
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza1862 (37/38 urte)
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta poeta

Amanda Maria Corey Edmond (Brookline, Massachusetts, 1824ko urriaren 24a – ibidem, 1862ko maiatzaren 30a) estatubatuar idazlea izan zen.

Bizitza

Brooklinen (Massachusetts) jaio zen Elijah Corey eta Mary Richardsen familian[1].

Gaztetan hasi zen poesia idazten, eta hamalau eta hogei urte bitartean poema ugari sortu zituen. 1845ean The Broken Vow and Other Poems liburua idatzi zuen[2]. Haren poesiaren zati handi bat erlijioari buruzkoa zen, baina beste gai batzuei buruz ere idatzi zuen, esklabotzaren abolizioa barne[2]. Hainbat liburu igandeko eskolako testu gisa erabiltzen ziren[3]. Lan gehienak A.M.E. inizialekin baino ez ziren argitaratu[1].

1844ko maiatzean James Edmond merkatariarekin ezkondu zen. Bi seme eta lau alaba izan zituzten, baina alabetako bi, Amy eta Jenny, haurtzaroan hil ziren[1]. Edmonden bizitzaren zati handi batean Brooklinen bizi zen familiarekin, nahiz eta denbora batez Filadelfian[2].

Edmond tuberkulosiak jota hil zen 1862an, eta Brooklinen lurperatu zuten. Haren senarra 1881ean hil zen[1].

Lanak

  • The Broken Vow and Other Poems (1844)
  • Willie Grant; or, The Little Pharisee (1844)
  • The Vase of Flowers: A Gift for the Young (1846)
  • Ralph Mobrey: or, The Child of Many Prayers (1847)
  • Early Days: pieces in prose and verse for the young (1848)
  • Forget Me Not: A Gift for Sabbath School Children (1854)
  • Memoir of Mrs. Sarah D. Comstock: missionary to Arracan (1854)
  • Religious and Other Poems (1872)

Erreferentziak

  1. a b c d (Ingelesez) «Amanda M. Edmond» Edgar Allan Poe Society of Baltimore 2012-12-16 (Noiz kontsultatua: 2023-12-28).
  2. a b c (Ingelesez) «1909 Proceedings of the Brookline Historical Society» Brookline Historical Society (Noiz kontsultatua: 2023-12-28).
  3. (Ingelesez) «Amanda M. Edmond (1824 – 1862)» Portraits of American Women Writers (Philadelphia) (Noiz kontsultatua: 2023-12-28).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q63440176
  • Commonscat Multimedia: Amanda Edmond / Q63440176

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 72739249
  • LCCN: n82084383
  • Open Library: OL2514656A
  • Wd Datuak: Q63440176
  • Commonscat Multimedia: Amanda Edmond / Q63440176