Alvin Toffler

Alvin Toffler

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaNew York, 1928ko urriaren 4a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaLos Angeles, 2016ko ekainaren 27a (87 urte)
Hobiratze lekuaWestwood Village Memorial Park Cemetery (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Heidi Toffler  (1950eko apirilaren 29a -
Hezkuntza
HeziketaNew Yorkeko Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakfuturist (en) Itzuli, kazetaria, saiakeragilea, soziologoa eta idazlea
Enplegatzailea(k)Cornell Unibertsitatea
New School (en) Itzuli
Jasotako sariak
ikusi
  • Officer of Arts and Letters Officer of Arts and Letters
    doctor honoris causa of Keiō University
KidetzaWhite House press corps
Zientziak Aurrera Egiteko Elkarte Amerikarra

alvintoffler.net
IMDB: nm1176736 Discogs: 4998636 Find a Grave: 166209827 Edit the value on Wikidata

Alvin Toffler (New York, AEB, 1928ko urriaren 4a - Los Angeles, 2016ko ekainaren 27a) estatubatuar soziologoa eta idazlea izan zen.

Biografia

Kazetari gisa lan egiten hasi zen, Fortune, Horizon eta Life aldizkarietan. IBM multinazionalaren eta Rockefeller fundazioaren aholkulari izan da, eta eskolak eman ditu hainbat unibertsitate eta kultura-fundaziotan. Washingtonen berriemaile gisa lan egin eta doktoregoa lortu ondoren, etorkizuneko soziologiari buruzko eskolak eman zituen New School for Social Researchen. Haiek izan ziren futurologiaz emandako lehenengo eskolak eta ikasketak.

Tofflerek gertakizun sozialen azterketa dibulgazioaren bidez zabaldu eta sakondu beharraz hitz egiten zuen, eta "profeta sozialaren" ospea irabazi zuen horrela. Bere obren argitalpenak zirkulu akademikoetatik urrunarazi zuten, eta jendartera hurbildu, arrakasta handia izan baitzuten Future Shock (1970, "Etorkizuneko shocka") eta The Third Wave (1980, "Hirugarren uhina") lanek.

1960ko hamarraldiaz geroztik, bere emazte Heidi Tofflerren laguntza izan du liburuon idazketan, hura ere gizarte-aldaketen azterketan aditua baita, etorkizuneko mugimendu eta gertakizunen ikertzailea. Beste zenbait lan aipagarri: Previews & Premises (1983, WAurrerapenak eta premisakW); Powershift: Knowledge, Wealth and Violence at the Edge of the 21st Century (1990, WBoterearen aldaketaW), War and Anti-War (1993, WGerra eta antigerraW) eta Revolutionary Wealth (2006, WAberastasun iraultzaileaW).

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q297425
  • Commonscat Multimedia: Alvin Toffler / Q297425

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 82536768
  • ISNI: 0000000081602855
  • BNE: XX933700
  • BNF: 11926752w (data)
  • GND: 107754827
  • LCCN: n79141303
  • NDL: 00458869
  • NKC: mzk2002148007
  • NLA: 35551771
  • BER: 000082008
  • CiNii: DA0064466X
  • SNAC: w6g450z0
  • SUDOC: 027164764
  • ICCU: CFIV066089
  • Open Library: OL433058A
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 05651/eu_t_1213/t1213
  • Wd Datuak: Q297425
  • Commonscat Multimedia: Alvin Toffler / Q297425