Alex Aranburu
Alex Aranburu | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Alexander Aranburu Deba |
Jaiotza | Ezkio-Itsaso, 1995eko irailaren 19a (28 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
Euskadi Basque Country-Murias (ikaslea) | 2015eko abuztuaren 1a-2015eko abenduaren 31 |
Euskadi Basque Country-Murias | 2016-2016 |
Caja Rural-Seguros RGA | 2017-2019 |
Café Baqué-Conservas Campos | 2015-2015eko uztailaren 31 |
Astana | 2020-2021 |
Movistar Team | 2022- |
Parte-hartzailea
| |
Altuera | 178 zentimetro |
Alexander «Alex» Aranburu Deba (Ezkio, 1995eko irailaren 19a) gipuzkoar txirrindularia da. 2016tik aurrera profesionala da.
Biografia
Zortzi urte zituelarik hasi zen txirrindularitzan.[1]
2013an, Espainiako errepideko txapelketa irabazi zuen junior mailan (19 urtez azpikoa).[2] 2014an Ampo-Goierriko TB taldean aritu zen eta 2015ean Café Baqué-Conservas Campos taldean afizionatu mailan (23 urtez azpikoa). Azken denboraldian hiru garapen eskuratu zituen, horien artean Palentziako Itzuliko etapa bat.[3]
2016an profesionaletara pasatu zen Euskadi Basque Country-Murias taldean.[4]
Hurrengo denboraldian, bi urterako kontratua sinatu zuen Caja Rural-Seguros RGA taldearekin.[5] Abuztuan, lehenbiziko garaipen aipagarria lortu zuen Getxoko Zirkuitan eta horren ostean Espainiako Vueltan parte hartu zuen. 2019an, Madrileko Erkidegoko Itzuliko eta Burgosko Itzuliko etapa bana irabazi zuen.
2020an, Astana taldearekin fitxatu zen. Urte horretako Trittico Lombardon bigarren sailkatu zen eta zazpigarren 2020ko eta 2021eko Milan-San Remon. 2021eko Euskal Herriko Itzuliko bigarren etapan, mendate baten jeitsieran erasora jo zuen eta lortutako abantailari eutsi zion, etapa garaipena eskuratuz. Hauxe izan zen bere lehenbiziko garaipena UCI World Tourreko lasterketa batean.[6]
Palmaresa
Amateurretan
2013
- Espainiako errepideko txapelketa (junior mailan)
2014
2015
- Xanisteban Saria
- Palentziako Itzuliko etapa 1
- Oñati Saria
- 2. Udaberri Sarian
Profesionaletan
2018
2019
- Madrileko Erkidegoko Itzuliko etapa 1
- Burgosko Itzuliko etapa 1 eta Puntukako sailkapena
- 2. Getxoko Zirkuituan
2020
2021
- Euskal Herriko Itzuliko etapa 1
- 3. Espainiako errepideko txirrindularitza txapelketan
- 6. Omloop Het Nieuwsbladen
- 7. Milan-San Remon
2022
- Limousingo Tourra eta etapa 1
- 3. Boucles de la Mayennen
- 3. Espainiako errepideko txirrindularitza txapelketan
2023
- 3. Espainiako errepideko txirrindularitza txapelketan
- 3. Montrealgo Txirrindularitza Sari Nagusian
- 3. Piemonteko Giroan
- 4. Quebeceko Txirrindularitza Sari Nagusian
- 5. Alemaniako Itzulian
- 6. Miguel Indurain Sari Nagusian
- 7. Donostia Klasikoan
2024
- Euskal Herriko Itzuliko Puntukako sailkapena
- 2. Eschborn-Frankfurten
- 3. Castellongo Sari Nagusian
- 4. Calvià Garaikurran
Emaitzak lasterketa nagusietan
Itzuli Handiak
Itzuli Handia | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 | 2021 | 2022 | 2023 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Italiako Giroa | — | — | — | — | — | — | — | — |
Frantziako Tourra | — | — | — | — | — | 74. | — | 52. |
Espainiako Vuelta | — | — | 108. | 94. | 75. | UT | — | — |
Munduko Txapelketa | — | — | — | — | — | UT |
Beste Itzuliak
Itzulia | 2016 | 2017 | 2018 | 2019 | 2020 | 2021 | 2022 | 2023 | 2024 | |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Tirreno-Adriatiko | — | — | — | — | 43. | 30. | 29. | 45. | — | |
Euskal Herriko Itzulia | — | 41. | 25. | 71. | X | 38. | — | 36. | 15. | |
Romandiako Tourra | — | — | — | — | X | — | — | — | 51. | |
Dauphiné Libéré | — | — | — | — | — | 72. | — | — | ||
Suitzako Itzulia | — | — | — | — | — | — | UT | 26. |
— | Ez zuen parte hartu |
DSK | Deskalifikatua |
UT | Utzi |
Taldeak
- Euskadi Basque Country–Murias Taldea (2016)
- Caja Rural-Seguros RGA (2017-2019)
- Astana (2020-2021)
- Movistar Team (2022- )
Erreferentziak
- ↑ Último kilómetro: Álex Aranburu. 2020-03-23.
- ↑ «Alex Aranburu Espainiako txapelduna» Diario Vasco 2013-08-28.
- ↑ «Alex Aranburuk etapa bat irabazi berri du Palentziako itzulian» Diario Vasco 2015-08-28.
- ↑ «Alex Aranburu ezkioarra Murias taldean arituko da txirrindulari profesional gisa» Goierriko Hitza 2015-10-28.
- ↑ «Alex Aranburu Caja Rural taldera doa» Goierriko Hitza 2016-09-09.
- ↑ «Alex Aranburuk irabazi du Euskal Herriko Itzuliko bigarren etapa» Goierriko Hitza 2021-04-06.
Kanpo estekak
- Alex Aranburu - ProCyclingStats
- Datuak: Q22661686
- Multimedia: Alex Aranburu / Q22661686