Ainhoa Colino

Ainhoa Colino

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaBerriz, 2004ko maiatzaren 16a (19 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaColumbia College (en) Itzuli
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkirolaria eta racewalker (en) Itzuli
Atletismoa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 

IAAF: 14932866 Edit the value on Wikidata

Ainhoa Colino Biella (Berriz, Bizkaia, 2004ko maiatzaren 16a) ibiltaria da.[1]Durangoko Bidezabal taldeko kidea da.

2020an Maila absolutuan Euskadiko txapelduna izan zen eta maila handia erakutsi zuen Espainiako Txapelketan.[2]2022an Euskadiko txapelketa irabazi zuen eta ibiltari onena bilakatu zen.[3]

Biografia

Kirolari ibilbidea

Kirolean hasi zenean korrika egiten zuen, baina taldekide bat martxa-probak ikusi eta jakinmina sortu zitzaion, probatu eta engantxatu egin zen.[4] 2022ko ekainean Euskadiko Txapelketan lehena izan zen. Bizkaian 5 eta 10 kilometroko errekorrak Ainhoarenak dira, 26:19 eta 56;21, hurrenez hurren. Bere markak hobetzeko entrenatzen jarraitzen du.

Euskal Herrian ibiltari gutxi dago. Bizkaiko eta Euskadiko txapelketetan betikoak batzen dira, lau edo bost. Madrilen eta Katalunian talde indartsu bana dago. Murtzia eta Andaluzia inguruan ere badu indarra kirol horrek.

Erronkak

Ainhoa AEBko Hego Karolinako estatuko Columbia College unibertsitera joango da 2022 abuztuan, kirol beka eta beka akademikoa lortu ondoren.[3]Ikastera eta entrenatzera joango da. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako ikasketak egingo ditu, eta unibertsitateko ibilketa taldean entrenatzeko aukera izango du. Martxa eta krosa egingo ditu, biak. Entrenatzailea munduko txapelketan ibilitakoa da.

Ainhoa Colino Biella

Bestelakoak

  • 2020-2021 ikasturteko Institutuko DBHko ikasleen eta irakasleen agendaren azaleko diseinu lehiaketan lehen saria jaso zuen, Berrizko Udaleko Euskara Sailak antolatutako lehiaketa.[5][6]

Erreferentziak

  1. «Real Federación Española de Atletismo» www.rfea.es (Noiz kontsultatua: 2022-06-21).[Betiko hautsitako esteka]
  2. «Ainhoa Colino, 15 urtegaz Euskadiko ibiltaririk onena bihurtu den harribitxi berriztarra - Berriz» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2022-06-18).
  3. a b «“Abuztuan Hego Karolinara noa, ikastera eta hango taldean entrenatzera" - Durango» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2022-06-21).
  4. «Ainhoa COLINO BIELLA | Profile | World Athletics» worldathletics.org (Noiz kontsultatua: 2022-06-21).
  5. «Ainhoa Colino gana el concurso de la agenda escolar de Berriz» durangon.com 2020-06-30 (Noiz kontsultatua: 2022-06-21).
  6. «Ainhoa Colino Biella gana con mucho arte el concurso de la agenda del Instituto de Berriz» Mugalari Kultura 2020-06-29 (Noiz kontsultatua: 2022-06-21).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q112624104
  • Commonscat Multimedia: Ainhoa Colino / Q112624104

  • Kirolariak
  • IAAF: 14932866
  • Wd Datuak: Q112624104
  • Commonscat Multimedia: Ainhoa Colino / Q112624104