Aikido

Aikidoa

Aikido (japonieraz: 合気道, Hepburn: aikidō?, a.i.ki.doː ahoskatua) nork bere burua armarik gabe defendatzen irakasten duen borroka-artea da; Morihei Ueshiba (1883-1969) maisuak sortu zuen eta Japoniako borroka-arte tradizionalen sintesia da. Japonieraz izenak erakusten duen bezala (ai = bat egitea; ki = energia; = bidea), gorputzaren eta pentsamenduaren indarrak ekintza berean harmoniaz bat egitea du helburua. Beste borroka-arteetan ez bezala, helburua ez da arerioa menderatzea, erasoa desegin, erasoa desbideratu eta haren borondatea irabaztea baizik. Aikidoaren teknika gehienak ezpata, makila, aizto eta lantzazko borroketatik eratorriak dira. Horregatik, aikidoa armekin edo armarik gabe praktika daiteke.

Hastapenak

Morihei Ueshibak aikidoa 1942an sortu zuen[1]. Hala ere, lehenagotik Ueshibak bere arte martziala aikibudo edota aikinomichi deitzen zuen.

Armak

Batez ere hiru arma mota[2] erabiltzen dira:

Bokken: zurezko ezpata japoniarra, lehen aldiz Miyamoto Musashik entrenamendu eta borroketan erabilia.

Jo: zurezko makila, batez ere blokeatzeko balio duena.

Tanto: samuraiek erabilitako daga.


Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q43114
  • Commonscat Multimedia: Aikido / Q43114

  • Identifikadoreak
  • BNE: XX528067
  • BNF: 11935682h (data)
  • GND: 4000844-7
  • LCCN: sh85002549
  • NDL: 00560104
  • NKC: ph114011
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q43114
  • Commonscat Multimedia: Aikido / Q43114
  1. Street, Web. «Aikido History» aikidohistory.com (Noiz kontsultatua: 2018-03-11).
  2. (Ingelesez) «Trainings with weapons in aikido» aikido.by (Noiz kontsultatua: 2018-03-11).