Aiala Uribelarrea

Aiala Uribelarrea
Bizitza
JaiotzaSanturtzi, 1992ko urtarrilaren 1a (32 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakarraunlaria
Aiala Uribelarrea Deustuko traineruaren txopan.

Aiala Uribelarrea Leandro (Santurtzi, 1992ko urtarrilaren 1a) traineru estropadetako emakumezko patroi onenetakoa da. Gipuzkoako Liga bat irabazi du besteak beste.

Kirol ibilbidea

Santurtzikoa izanik Itsasoko Ama Arraun Elkartean hasi zen arraunean. 2010an Bizkaiko trainerua osatu zen eta Aiala izan zen patroi titularra. Kontxako Banderarako ere sailkatu zen eta laugarren postuan amaitu zuen. Proiektuak ez zuen ordea jarraipen argirik izan eta 2012an Hibaika Arraun Elkarteak fitxatu zuen. Errenterian ibilbide oparoa izan zuen, Gipuzkoako Liga bat irabazteaz gain Kontxako Banderan ere maila lehiakorrean aritu baitzen. 2017an Bizkaiara itzuli zen, Deustuko traineruaren txopara hain zuzen ere.

Taldeak

Taldea Urteak
Bizkaia 2010-2011
Hibaika Arraun Elkartea 2012-2016
Deustu Arraun Taldea 2017-

Palmaresa


Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q26718796
  • Wd Datuak: Q26718796