Agurne Barruso

Agurne Barruso

Bergarako alkatea

2007 - 2011
Bizitza
JaiotzaBergara, 1969 (54/55 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta filologoa
Enplegatzailea(k)Elhuyar Fundazioa
Armentia ikastola
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euskal Herria Bildu
Eusko Abertzale Ekintza

Inguma: agurne-barruso-lazkano

Agurne Barruso Lazkano (Bergara, 1969) gipuzkoar filologo eta politikari ohia da. Gaur egun Ikastolen Elkarteko zuzendaria da.

Biografia eta ibilbidea

Euskal Filologian lizentziatua. Erakundeetan hizkuntza normalizazioa bultzatzeko metodologia eta irakaskuntzan erabili beharrako hizkuntzaren egokitasuna ikertu izan du.[1] Elhuyarreko kide izan zen eta herritarren parte-hartze metodologietan ere aritu izan zen ikerketan[2].

Bergarako alkatea (2007-2011) Eusko Abertzale Ekintza alderditik[3]. 2015eko hauteskundeetan EH Bilduko alkategai izan zen berriro.[4] Alkate izan zen garaian, neurri sozial ugari hartu zituen (soldata gutxiko alargunena esate baterako).

2013.urtean, herritarren parte-hartze teknikaria zela, Martin Garitano Gipuzkoako Diputatu Nagusiaren kabinete buru izendatu zuten, arrazoi pertsonalengatik kargua utzi zuen Juan Karlos Alduntzinen ordez.[5][6]

Armentia Ikastolako zuzendaria izan zen zazpi urtez 2017tik 2024ra bitartean,[7] 2024ko urtarrilean kargua utzi zuen Ikastolen Elkarteko zuzendaria izateko.[8]

Goiena astekarian kolaboratzailea da.[9]

Erreferentziak

  1. Agurne Barruso, Inguman. .
  2. Agurne Barruso Dialneten. .
  3. «BREVES-BERGARA / Agurne Barruso, candidata de ANV» Diario Vasco.
  4. Migura, Juan A. (2015-02-01). «Agurne Barruso encabezará la candidatura de Bildu a las municipales» Diario Vasco.
  5. «Agurne Barruso, exalcaldesa de Bergara, nueva jefa de gabinete de Garitano» Diario de Noticias de Gipuzkoa.
  6. O, M. (2013-06-04). «Agurne Barruso suple a Alduntzin como jefa de gabinete de Garitano» El País.
  7. Ugarte Lopz de Arkaute, Eztitxu. (2017-05-05). «Agurne Barruso: "Gasteizko bizitzan eragile izan nahi dugu"» Alea.
  8. «Agurne Barruso da Ikastolen Elkarteko zuzendari berria - Bergara» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2024-01-16).
  9. Agurne Barrusoren iritzi zutabeak Goiena astekarian. .

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q101578304
  • Bilduma digitalak
  • Dialnet: 4824444
  • Wd Datuak: Q101578304