Aerostato

Aerostato gidagarri bat.

Aerostatoa (grezieratik, ἀήρ aer (airea) + στατός statos (egon)) airea baino arinagoa den aireontzia da, baloi bat. Airea baino arinagoak diren gasak erabiliz igotzen dira airean. Airean aske utzita dabilen globoa kiroletarako besterik ez da erabili.

XVIII. mendearen azken erdian asmatuak zituzten globoak gidatzeko tresnak. Ezagunak dira, alor honetan, zeppelin globo gidagarriak, 1900ean Zeppelin kondeak Alemanian asmatuak. Bi mundu gerren artean, globo gidagarri handiak erabili ziren bidaietarako eta pertsona garraioetarako. 1924an egin zen Europatik Ameriketarako lehendabiziko bidaia. Bigarren Mundu Gerra hastear zela izan ziren ezbehar handiek, hidrogeno gasa erabili izanaren ondorio guztiak, eta gerrak berak, eragin zuten garraiorako globo gidagarrien gainbehera.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016-10-12 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1299477
  • Commonscat Multimedia: Aerostats / Q1299477

  • Wd Datuak: Q1299477
  • Commonscat Multimedia: Aerostats / Q1299477