Adolf Loos

Adolf Loos

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaBrno, 1870eko abenduaren 10a
Herrialdea Austria
 Txekoslovakia
Cisleithania
HeriotzaKalksburg (en) Itzuli eta Viena, 1933ko abuztuaren 23a (62 urte)
Hobiratze lekuaVienna Central Cemetery (en) Itzuli
Familia
AitaAdolf Loos
Ezkontidea(k)Lina Loos (en) Itzuli
Elsie Altmann-Loos (en) Itzuli
Claire Beck Loos  (1929 -
Anai-arrebak
ikusi
  • Helene Dülberg (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Applied Arts Vienna (en) Itzuli
TU Dresden (en) Itzuli
Stiftsgymnasium Melk (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
Ikaslea(k)
ikusi
  • Zlatko Neumann (en) Itzuli
    Jean Welz (en) Itzuli
    Josef Berger (en) Itzuli
    Otto Breuer (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa, idazlea, architecture critic (en) Itzuli, diseinatzailea, argazkilaria, irakaslea, art theorist (en) Itzuli, saiakeragilea eta arte bildumagilea
Lantokia(k)Viena eta Paris
Lan nabarmenak
ikusi
  • Looshaus (en) Itzuli
    Villa Müller (en) Itzuli
Mugimenduaarkitektura modernoa

Find a Grave: 7051 Edit the value on Wikidata

Adolf Loos (Brno, 1870eko abenduaren 10 − Kalksburg, 1933ko abuztuaren 23) arkitekto austriarra zen. Garaiko modernistentzat erreferentea izan zen eta funtsezko arkitektoa izan zen Mugimendu Modernoaren hastapenerako. Arkitektura modernoaren eta arrazionalismo arkitektonikoaren abiatzaileetakoen artean nabarmendu zen, protomodernotzat eta protoarrazionalistatzat sailkatua da.

Biografia

Brno hirian jaio zen, egungo Txekiar Errepublikan 1870ean. Ikasketak Reichenbergen hasi zituen eta Dresdengo Politeknikoan amaitu zituen. Ondoren, hiru urte eman zituen AEBan (1893-1896). Chicagoko eskolako razionalismoaren eragina jaso zuen eta Art Nouveauren aurka jo zuen. Modernistekin hika-mikak izan zituen, eta bere kritikaren islada da 1908.ean idatzi zuen Ornament und Verbrechen (Apaindura eta delitoa) edo 1910.ean eraikitako Steiner Etxea Vienan. Lehenengo Mundu Gerra amaitu ostean, Vienako udal arkitekto izendatu zuten eta bi urtetan lan egin zuen (19201922 ). Lanaldi hartan arkitektura soziala sustatu zuen Hoff ereduko etxaldeen eraikuntza sustatuz. Garaiko abangoardia artistikoekin harremanak izan zituen Schonberg, Kokoschka eta Tristan Tzara. Bere obrak apaindura gabekoak eta arras abangoardistak ziren. Loosen ideia radikalek eragin handia izan zuten abangoardista garaikideen artean.

Lan garrantzitsuak

  • Loos Etxea, Viena
    Loos Etxea, Viena
  • Steiner Etxea, Sankt-Veit-Gasse 10, Vienna
    Steiner Etxea, Sankt-Veit-Gasse 10, Vienna

Idazki garrantzitsuenak

  • 1897 : Nelle Freie Presse
  • 1898 : Potemkin hiria
  • 1903 : Das Andere
  • 1908 : Ornament und Verbrechen
  • 1910 : Architectur

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q44323
  • Commonscat Multimedia: Adolf Loos / Q44323

  • Wd Datuak: Q44323
  • Commonscat Multimedia: Adolf Loos / Q44323