Adjaria

Adjaria
აჭარა
 Georgia
Administrazioa
Estatua Georgia
Izen ofizialaაჭარის ავტონომიური რესპუბლიკა
ISO 3166-2GE-AJ
HiriburuaBatumi
GobernuburuaArchil Khabadze (en) Itzuli
Zatiketa
ikusi
  • Batumi, Keda Municipality (en) Itzuli, Kobuletiko udalerria, Khelvachauri Municipality (en) Itzuli, Khulo Municipality (en) Itzuli eta Shuakhevi Municipality (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak41°39′N 42°00′E / 41.65°N 42°E / 41.65; 42
Azalera2,900 km²
MugakideakGuria, Samtskhe-Javakheti, Ardahan probintzia eta Artvin probintzia
Punturik altuenaKanli (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria354.900 (2021)
423.000 (1994)
410.980 (1995)
391.580 (1996)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (1996)
Dentsitatea135,32 bizt/km²
Hizkuntza ofizialageorgiera
Ordu eremuaUTC+04:00
adjara.gov.ge

Adjaria[1] — orobat Ajaria, Ajara, Adjaria, Adzharia, Adzhara eta Achara izenez ezaguna— (georgieraz: აჭარა), ofizialki Adjariako Autonomia Errepublika (აჭარის ავტონომიური რესპუბლიკა, Acharis Avtonomiuri Respublika) Georgiako 11 eskualdeetako bat da, Itsaso Beltzaren ertzean kokatua. Hegoaldean, Turkiarekin du muga.

Hiriburua Batumi da. Eskualdea 6 raioni edo barrutitan banatua dago: Batumi, Keda, Kobuleti, Khelvatxauri, Shuakhevi eta Khulo.

Batumiko portua.

Geografia

2.900 km² eta 333.953 biztanle (2014) ditu. Hiriburua eta hiri nagusia Batumi da.

Lurralde menditsua da, oro har; erdialdean haranak daude eta kostaldean lur apalak. Mendikateetan, aipagarriak dira Mesjetis Kedi eta Shavshettis Kedi. Ibai nagusiak Çoruh eta haren ibaiadar Acharistsqali dira. Klimari dagokionez, aldaera asko bereizten dira, lur beheretan epel hezea eta hotz lehorragoa mendialdean. Lurraldearen % 50 inguru zuhaitz koniferoz estalita dago, eta lur apaletan landare subtropikalak lantzen dira.

Biztanleak

Adjariarrak (azareli, ayareli, ajareli) georgiarren saileko taldekoak dira, baina beren erlijio eta kultura tradizio propioak dituzte. Georgieraren dialekto bat erabiltzen dute, eta gehienak erlijioz sunniak dira.

Ekonomia

Ekonomiaren oinarria nekazaritza da. Gai nagusiak tea, zitrikoak, mahatsa, banbua eta eukaliptoa dira. Abeltzaintza eta tabakogintza garrantzi handiko jarduerak dira mendialdeetan.

Historia

1991n Georgiak burujabetasuna eskuratu zuenez gero, Adjariak gobernu autonomoa dauka eta eskumen ugari ditu barne politikaren alorrean. 1992an izendatu zuten Georgiaren baitako errepublika autonomo.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014-3-23 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. Euskaltzaindia. Anatoliako eta Hego Kaukasoko toponimia. .

Kanpo estekak

  • Eskualdearen webgune ofiziala
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q45693
  • Commonscat Multimedia: Adjara / Q45693

  • Identifikadoreak
  • NKC: ge754011
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Lekuak
  • OSM: 1995970
  • Wd Datuak: Q45693
  • Commonscat Multimedia: Adjara / Q45693
  • i
  • e
  • a
Errepublikak
Eskualdeak
Estatus bereziko hiria
1Errepublika independente aldarrikatua, baina de jure Georgiako zatia. 2Hego Osetia barne.