AIX

AIX (Advanced Interactive eXecutive) izena hartzen dute IBM etxeak bere ordenagailu-sistemen hainbat plataformatarako saldutako sistema eragile jabedunen multzoek. Sistema hauek UNIX System Vn oinarritzen dira, 4.3BSDrekin bateragarriak diren komando- eta programazio interfaze-hedapenekin.

AIX 32-biteko edo 64-biteko IBM POWER edo PowerPC PUZetan dabil (bertsioen arabera) eta gehienez RAM memoriako 32 terabyte helbidera ditzake. JFS fitxategi-sistema erabilita (bere 2. bertsioan, edo JFS2), 4 petabyteko tamainako partizioak eta fitxategiak onartzen ditu.

Kanpo estekak

  • AIX eta UNIX developerWorks gunea
  • AIX Foroa
  • AIX erabiltzaile-taldeak
  • AIX 5.3 bertsioaren dokumentazioa
  • AIX 6.1 bertsioaren informaziogunea
  • AIX 6.1 bertsioaren gainbegirada
  • AIX Wikia
  • IBMren AIX gunea


Unix-moduko sistema eragileak

A/UX • AIX • BSD • FreeBSD • GNU • HP-UX • IRIX • Linux • Mac OS X • NetBSD • NEXTSTEP • OpenBSD • Plan 9 • QNX • Research Unix • SCO OpenServer • Solaris • System V • Tru64 • Xenix