2026ko Neguko Olinpiar Jokoak

Artikulu hau etorkizunean gerta litekeen gertakari bati buruzkoa da.
Litekeena da orri honetako informazioa edozein unetan aldatzea, beraz.


2026ko Neguko Olinpiar Jokoak
Map
MotaNeguko Olinpiar Jokoak
Denbora-tarte2026ko otsailaren 6a - 2026ko otsailaren 22a
Data2026
Edizio zenbakia25
2022
2030 Winter Olympics (en) Itzuli
HerrialdeaItalia
Kirolanegu-kirol

Neguko 2026ko Olinpiar Jokoak (ingelesez: XXV Olympic Winter Games; frantsesez: Les XXVes Jeux olympiques d'hiver) gertakari honen XXV. edizioa izango da. Italiako Milan eta Cortina d'Ampezzo hirietan ospatuko dira jokoak, 2026ko otsailaren 6tik otsailaren 22ra arte. Hirugarren aldiz antolatuko ditu Italiak Neguko Olinpiar Jokoak; izan ere, Cortina d'Ampezzoko 1956ko Jokoen 70. urteurrena eta Turingo 2006ko Jokoen 20. urteurrena beteko dira 2026an. Milanen lehen aldiz ospatuko dira Olinpiar Jokoak.

Hautaketa

Milan eta Cortina d'Ampezzoren hautagaitza bateratua aukeratu zuen Nazioarteko Olinpiar Batzordeak Lausanan 2019ko ekainaren 24an egin zuten batzar batean.[1] Italiarentzat hirugarren neguko jokoak izango dira. 1960ko Udako Olinpiar Jokoak ere antolatu zituen, Erroman.

2026rako egoitza bozkaketa emaitzak
Hiria(k) Herrialdea 1. bira
Milan eta Cortina d'Ampezzo Italia Italia 47
Stockholm eta Åre Suedia Suedia 34

Kirolak

Kirol berri bat gehituko zaio olinpiar programari, mendiko eskia.

  • Abiadurazko patinajea (14)
  • Alpetar eskia (11)
  • Biatloia (11)
  • Bobsleigha (4)
  • Curlinga (3)
  • Eski jauziak (5)
  • Eski akrobatikoa (13)
  • Iraupen-eskia (12)
  • Izotz hockeya (2)
  • Konbinatu nordikoa (3)
  • Luge-a (4)
  • Mendiko eskia (5)
  • Patinaje artistikoa (5)
  • Pista motzeko abiadurazko patinajea (9)
  • Skeletona (2)
  • Snowboardinga (11)

Dominak

Postua Estatua Urrea Zilarra Brontzea Guztira
1 ? ? ? ? ?

Egoitzak

Milango clusterra

  • San Siro – irekiera ekitaldia
  • Mediolanum Forum – patinaje artistikoa, pista motzeko abiadura-patinajea
  • PalaItalia Santa Giulia – izotz hockey egoitza nagusia
  • PalaLido – izotz hockey bigarren egoitza
  • Piazza del Duomo – medaila-emate ekitaldiak

Valtellinako clusterra

  • Stelvio pista, Bormio – alpetar eskia eta mendiko eskia
  • Mottolino/Sitas - Tagliede/Carosello 3000, Livigno – snowboardinga, akrobaziazko eskia

Cortina d'Ampezzoko clusterra

  • Olimpia delle Tofane jaitsiera, Cortina d'Ampezzo – alpetar eskia
  • Pista Eugenio Monti, Cortina – bobsleigha, luge-a eta skeleton-a
  • Stadio Olimpico Del Ghiaccio, Cortina – curlinga
  • Südtirol Arena, Antholz – biatloia

Val di Fiemmeko clusterra

  • Stadio del salto "Giuseppe Dal Ben", Predazzo – eski-jauzia, konbinatu nordikoa
  • Stadio del fondo di Lago di Tesero, Tesero – iraupen eskia, konbinatu nordikoa
  • Stadio del ghiaccio di Piné, Baselga di Pinè – abiadura-patinajea

Veronako clusterra

  • Veronako anfiteatroa – itxiera ekitaldia

Erreferentziak

  1. «Italy Is Chosen to Host 2026 Winter Olympics» The New York Times 2019-6-30.

Kanpo estekak

  • Webgune ofiziala
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q4630399
  • Commonscat Multimedia: 2026 Winter Olympics / Q4630399

  • Wd Datuak: Q4630399
  • Commonscat Multimedia: 2026 Winter Olympics / Q4630399
  • i
  • e
  • a
Udako Jokoak
1896  • 1900  • 1904  • (1906)  • 1908  • 1912  • 1916  • 1920  • 1924  • 1928  • 1932  • 1936  • 1940  • 1944  • 1948  • 1952  • 1956  • 1960  • 1964  • 1968  • 1972  • 1976  • 1980  • 1984  • 1988  • 1992  • 1996  • 2000  • 2004  • 2008  • 2012  • 2016  • 2020  • 2024  • 2028  • 2032
Neguko Jokoak
1924  • 1928  • 1932  • 1936  • 1940  • 1944  • 1948  • 1952  • 1956  • 1960  • 1964  • 1968  • 1972  • 1976  • 1980  • 1984  • 1988  • 1992  • 1994  • 1998  • 2002  • 2006  • 2010  • 2014  • 2018  • 2022  • 2026
Wikiproiektua