2013ko Bermeoko sutea

Bermeoko portua eta alde zaharreko eraikinak.

2013ko Bermeoko sutea 2013ko apirilaren 11ko goizeko lauretan Bermeoko alde zaharrean piztutako sutea da.

Sua inor bizi ez zen Nardiz'tar Jon kaleko eraikin batean hasi eta hego haize gogorrak eraginda berehala zabaldu zen inguruko eraikinetara. Inguruko eraikin gehienek egurrezko egitura izanda, minutu gutxitan behera erori ziren[1]

Suak guztira hiru eraikin eraitsi eta beste bostetan kalte material handiak eragin zituen, tartean Bermeoko udaletxeko fatxadetako bat kaltetuz.

22 bat lagunek etxea galdu zuten, eta kaltedunentzat laguntzak iragarri zituen lehendakariak eta Bermeoko udalak[2].

Azken urteetan Euskal Herrian izandako suterik larrienetakoa izan zen[3].

Suteak kaltetutako eraikinak[4]

  • Nardiz'tar Jon kaleko 1. ataritik 29. atarira
  • Erremedio kaleko 16. ataritik 26. atarira
  • Nekazari kaleko 1. 3. eta 5. atariak
  • Intsausti kaleko 1. ataritik 11. atarira

Erreferentziak

  1. http://www.eitb.eus/multimedia/images/2013/04/11/1092218/bermeo_sutea5_egunez_efe_foto960.jpg Suak eraitsitako Nardiz'tar Jon kaleko eraikinak
  2. http://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/osoa/1309742/sutea-bermeon--dozenaka-pertsona-ebakuatu-dituzte-alde-zaharrean/ 70 lagun etxetik kanpo Bermeon, azken urteotako suterik larrienean Eitb.com webguneko albistea
  3. http://www.berria.info/albisteak/78114/bizkaian_azken_urteetan_jazotako_suterik_handiena_da_bermeokoa.htm[Betiko hautsitako esteka] "Bizkaian azken urteetan jazotako suterik handiena" da Bermeokoa
  4. https://maps.google.es/maps/ms?msid=215917963666568850953.0004da154a3fedfd3deda&msa=0&ll=43.42021,-2.723161&spn=0.001381,0.002441 Google maps

Kanpo estekak

  • Suteari buruzko bideoa youtube.com webgunean.
  • Albistea Naiz.info webgunean.
  • Albistea Deia egunkariaren webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12252652
  • Wd Datuak: Q12252652