1919ko Egiptoko Iraultza

1919ko Egiptoko Iraultza
Irudia
Motairaultza
Honen parte da1917-1923ko iraultzak eta history of Egypt under the British (en) Itzuli
Data1919
KokalekuEgiptoko sultanerria
HerrialdeaEgiptoko sultanerria

1919ko Egiptoko Iraultza Britainia Handiak 1889tik Egipton eta Sudanen zeukan okupazioaren aurkako mugimendu sozio-politikoa izan zen. Bi herrialdeetako Gizarte klase ezberdinetako biztanleek hartu zuten parte. 1919ko iraultza honen eraginez, 1922an Egiptok bere independentzia eskuratu zuen,"Egiptoko Erresuma" izendatu zutena; Sudanek, aldiz, 1956ra arte ez zuen lortu. [1]

Testuingurua

1882an Britainiar tropek Egipto okupatu zuten Khedive Tawfik bertako agintaria zenean. Britainiarrek garaitu zuten eta Egiptoko armada murriztu zen, armada horretako indar handiena Mohamed Alik 1820an konkistatutako Sudanen kokatuta zegoela kontuan hartuta.

1899an, Elkar-aginte Anglo-Egiptoarrak Sudan Britainiar inperioaren menpe jarri zuen. Lurralde horren kudeaketa Egiptok aukeratutako ordezkari baten esku geldituko zen, beti ere aukeratutako ordezkariak Britainiarren oneritzia edukiz gero (gertakari honek,Mohamed Aliren 1820ko konkista ahuldu zuen).

1913an, 83 kideko Batzar legegilea aukeratu zuten eta Saad Zaghloul, epaile eta estatu-gizon ospetsua, batzarreko presidente-orde izendatu zuten.

1914an, Britainia Handia lehen mundu gudan sartu zenez, Egipto bere protektoratu deklaratu zuen. Lau urte beranduago, 1918ko azaroaren 13an,Saad Zaghloul, Abdel-Aziz Fahmi eta Ahmed Shaarawi nazionalista ospetsuak, Reginald Wingate Erresuma Batuko goi komisarioarekin elkartu eta 1919ko Parisko bake konferentzian Egipto ordezkatu nahi zutela jakinarazi zioten,horrela, autodeterminazioaren eta independentzia nazionalaren alde egin ahal izateko. Baina, Britainia Handiak eskaera honi uko egin zion. Egiptoko alderdi nazionalista-liberalak,aldiz, Egiptoarren eskaeraren aldeko jarrera hartu eta sinadura bilketa egiten hasi ziren. Inprentek merkataritza-lanei uko egin eta Tawkeelat-erako txantiloiak inprimatzen hasi ziren. Honek [2]Wafd-i Parisen Egipto ordezkatzeko eskubidea emango zion. [3]

Iraultzaren garapena

1919ko martxoaren 8an, Britainiar indarrek Zaghloul atxilotu eta Maltara erbesteratu zuten  Wafd alderdi politikoaren ospea zela eta. Gertakari honek Egipton protestak areagotu zituen eta 1919ko Egiptoko Iraultza piztu zuen: ikasleak,apaizak,emakumeak... kaleetara pilaka atera ziren, protestatzera. Wafd alderdi politikoak okupazio britainarrekiko boikota deitu zuen eta, horrela, presioa areagotu zen.

1919ko apirilaren 17an, hilabete hasieran egondako funtzionario-grebaren eta Hussein Rushdiren gobernuak amore eman ostean britainarrek Saad Zagloul eta bere kideei Pariseko Bake konferentzian Egipto ordezkatzeko baimena eman  zien; baina lurralde independientetzat hartu beharrean, Egipto protektoratu britainiar izendatu zuten ofizialki, horrela tentsioa areagotuz.

1919ko abenduan, Alfred Milner kolonietako idazkariaren aginduz, Britainia Handiak ikerketa bat ireki zuen Egipton ematen ari ziren gertakariak zirela eta. Nazionalistek boikot egin zioten, protekturatuari uko egiteko. Ikerketaren porrota zela eta, Milnerrek El Kairotik ihes egin zuen. Britainia Handiak, negoziazioei zegokienean, Saad Zaghloulek izandako  garrantzia onartu behar izan zuten.

1920ko ekaina-azaroa bitartean, Zaghloul eta Milner negoziazioetan aritu ziren, baina ez ziren adostasun batera iritsi. Egiptoko biztanleek protektoratuarekin amaitu nahi zuten independentzia lortu ahal izateko. Britainiarrek, aldiz, protekturatuarekin jarraitu nahi zuten (horrela botere guztiak euren esku edukitzeko). Gainera Wafd alderdi politikoa ere ideologikoki zatikatzen hasi zen.

1921eko otsailean, Milner-ek bere  txostena argitaratu zuen,protekturatuaren amaiera eta Egipto eta Britainia Handiaren arteko negoziazio bat proposatuz. Gobernuak ez zuenez proposamen hau onartzen Milnerrek dimititu zuen.

1921eko martxoaren 17an, Adli Yakan komitea sortu zen. Helburua Egiptoko Independentzia lortzeko programa bat sortzea zen. Asanblada bat sortu zuten Konstituzio bat idazteko.

1921eko apirilaren 4ean, Iraultza piztu zenetik bi urte pasata, Saad Zaghloul erbestetik Alejandriara itzuli zen. Milaka biztanlek harrera egiten zioten Alenjandriako zein El kairoko kaleetan barna. Jendearen adore-ematea zela eta Zaghloulek komunikabideetan Yakan erasotu zuen, honakoa argudiatuz:  gobernuaz fidatzea soilik posible izango zela baldin eta protekturatuari amaiera eman eta Egiptori independentzia eskaintzen bazion.

1921eko uztailaren 12an, Yakan-en delegazioa  eta George Curzon idazkari britainiarra hitz egiteko elkartu ziren. Elkarrizketa hauek lau hilabete iraun zuten. Curzonek proposamen zorrotzak egiten zituen eta Yakan-ek proposamen horiek guztiak ezeztatu zituen. Ondoren, El Kairo-ra itzuli zen eta bere kargua utzi zuen.

1921eko abenduaren 23an, Politikatik irteteko agindu  bazioten ere, Zaghloulek ez zuen jaramonik egin eta, ondorioz, Indiar Ozeanoko “Seychelles” irletara erbesteratu zuten, Wafd alderdiko beste kide batzuekin batera.

Ondorioak

1922ko otsailaren 28an, Britainiak Egiptoko Protekturatuari  amaiera eman eta bertako  independentzia deklaratu zuen, lau arlotan izan ezik: kanpo-harremanak, komunikazioak, militarrak eta Sudán. Baina, hala ere, Wafd alderdiak ez zuen egoera hau onartzen.

1923ko apirilaren 19an, Egiptoko konstituzioa idatzi eta argitaratu zuten; eta euren sistema parlamentarioa sortu zuten, zeina botere banaketan eta elkarlanean oinarritu zuten.

Erreferentziak

  1. Egiptoko Sultanerria. 2019-12-14 (Noiz kontsultatua: 2023-05-05).
  2. (Gaztelaniaz) Wafd. 2023-01-06 (Noiz kontsultatua: 2023-05-05).
  3. (Gaztelaniaz) Saad Zaghloul. 2022-04-21 (Noiz kontsultatua: 2023-05-05).

Kanpo estekak

  • Iraultzaren testuinguru historikoa ( hainbat aurrekari eta ondoriok osatuta). Ikusgarri hemen:  https://english.ahram.org.eg/NewsContent/1/1199/327838/Egypt/-REVOLUTION/Egypts--Revolution-A-timeline.aspx (2023/03/17).
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1993171
  • Commonscat Multimedia: Egyptian Revolution of 1919 / Q1993171

  • Identifikadoreak
  • GND: 4722268-2
  • LCCN: sh85041306
  • Wd Datuak: Q1993171
  • Commonscat Multimedia: Egyptian Revolution of 1919 / Q1993171