Ziriako Llodio

Ziriako Llodio
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCiriaco (de) Llodio (y) Goicoechea
JaiotzaLezama, ? (167/168 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria

Ziriako Llodio Goikoetxea (XIX. mendearen erdialdea, Lezama - ????, ????; gaztelaniaz Ciriaco de Llodio) euskal abertzale eta jeltzale bat izan zen. Sabin Arana eta Luis Arana Goiriren adiskidea izan zen.

1894ko uztailaren 15an Euzkeldun Batzokija elkarteko lehendakariorde hautatu zuten, Sabin Arana lehendakaria izan zelarik.[1][2] (Gaztelaniaz)

Sabin Aranak burututako Bizkaia bere independentziaren alde liburuxkaren aurkezpenean egon zen pertsonetako bat ere izan zen. Bestalde, Sabin eta Luis Arana Goiri anaiekin batera lehenbiziko Bizkai Buru Batzarreko mahakidea ere izan zen. 1897an espainiar agintaritzak Euzkeldun Batzokija elkartea itxitzera behartuarazi zutenean, batzorde kitatzaileko kidetako bat ere izan zen.

Erreferentziak

  1. Euskeldun Batzokiya. Auñamendi Entziklopedia. Euskomedia.org (Gaztelaniaz)
  2. Luis Arana Goiriren idazkia. Memoriadigitalvasca.es. Sancho El Fuerte elkargoa.

Kanpo estekak

  • Ziriako Llodioren irudia ikusgai. Auñamendi Entziklopedia. Euskomedia.org (Gaztelaniaz)


Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12269365
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 79241
  • Wd Datuak: Q12269365