Zilizia

Zilizia
Κιλικία, Կիլիկիա
Cilicia_SPQR.png
Geografia
HiriburuaTarso
36°59′6″N 35°7′12″E
Azalera32.000
Administrazioa
Demografia
Bestelako informazioa

Zilizia[1] (grezieraz: Κιλικία; armenieraz: Կիլիկիա) antzinateko eskualdea da, askotan unitate administratiboa izan zena, Asia Txikiko hegoaldeko kostaldean kokatua. Egun, Turkiako Adana probintziaren barnean dago.

Geografia

Ziliziak muga hauek ditu: Taurus mendikatea iparraldean eta mendebaldean, Antitaurus mendikatea mendebaldean eta Mediterraneo itsasoa hegoaldean. Bi eskualde guztiz desberdinak bereizten dira: ekialde menditsua eta mendebalde laua. Hiri nagusiak Adana, Mersin, Tarso eta Issos dira.

Historia

K.a. XIII. mendean hititak jabetu ziren Ziliziaz. K.a. X. mendean mizenastar kolonoak kokatu ziren bertan. Gero, asiriarren, persiarren, mazedoniarren eta seleukotarren mende izan zen. K.a. I. mendeaz gero, erromatarrek hiri ugari eraiki zuten. VIII. mendean, Bizantzioren mendetik arabiarren eskuetara pasa zen. Armeniarrek erresuma bat sortu zuten eskualdean XI. mendearen amaieran. 1375ean Egiptoko mamelukoek beretu zuten, eta 1575ean otomandarrek. 1919an frantsesek eskuratu zuten, eta 1921ean Turkiari itzuli zioten.

Ekonomia

Egun, garia, kotoia eta azukre-kanabera dira nekazaritza gai nagusiak. Mea-ekoizpenak (zinka, beruna, kromoa). Petrolio-ustiaketa. Adanak industria indartsua du (zementua, ehungintza, tabakoa, elikagaiak).

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. Euskaltzaindia. (2004/XII/16). 142. araua: Antzinateko eskualdeen euskarazko izenak. Bilbo.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q620864
  • Commonscat Multimedia: Cilicia / Q620864

  • Identifikadoreak
  • BNF: 12099296w (data)
  • GND: 4073394-4
  • LCCN: sh85025980
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Lekuak
  • TGN: 7002470
  • Wd Datuak: Q620864
  • Commonscat Multimedia: Cilicia / Q620864
  • i
  • e
  • a
Anatoliako eskualde historikoak
Bitinia • Dorida • EoliaFrigiaGalaziaJoniaKapadoziaKariaLikaoniaLidiaLiziaMisiaPaflagoniaPanfiliaPisidiaPontoTroade • Zilizia


120ko Erromatar Inperioko probintziak
Akaia | Afrika Prokontsularra | Alpe Cottiae | Alpe Maritimoak | Alpe Poenninae | Arabia Petraea | Armenia | Asia | Asiria | Bitinia | Britania | Dalmazia | Dazia | Egipto | Epiro | Galazia | Galia Akitania | Galia Belgika | Lugdunensis | Narbonensis | Germania Beherea | Germania Garaia | Balear Hispania | Hispania Betika | Hispania Lusitania | Hispania Tarraconensis | Italia | Judea | Kapadozia | Komagene | Korsika eta Sardinia | Kreta eta Zirenaika | Likaonia | Lizia | Mauretania | Mazedonia | Mesia | Norika | Numidia | Osroene | Panfilia | Panonia | Pisidia | Ponto | Rhetia | Sizilia | Siria | Sofene | Trazia | Zilizia | Zipre