Zikladeak

Zikladeak
Datu orokorrak
Garaiera1.008 m
MotaUhartedi
Azalera2.572 km²
Geografia
Map
Koordenatuak37°00′00″N 25°10′00″E / 37°N 25.166666666667°E / 37; 25.166666666667
UTC orduaUTC+02:00 eta UTC+03:00
Estatu burujabe Grezia
Decentralized administration of GreeceDecentralized Administration of the Aegean
EskualdeaHego Egeo
Ur-gorputzaEgeo
Leku geografikoaEgeoko uharteak

Zikladeak edo Ziklade uharteak[1][2] (grezieraz: ΚυκλάδεςKyklades) Egeo itsasoko Greziako uhartedia da. 2.572 km2 ditu, eta 112.615 biztanle (2001). Hiriburua Ermoupoli da (Syros uhartea). Hogeita hamar bat uhartek osatua da; haietatik garrantzitsuenak hauek dira: Amorgos, Andros, Delos, Ios, Kea, Kimolos, Kithnos, Milos, Mikonos, Naxos (uhartea), Paros, Santorini (Thera), Serifos, Sifnos, Syros, Tinos, Sikinos, Anafi, Kimolos, Antiparos, Folegandros. Uharteak itsaspeko mendietako gailurrak dira. Izena Delos uharte sakratuaren inguruan moldatzen duten zirkulu-itxuratik datorkie (kyklos). Ekoizpen nagusiak hauek dira: ardoa, tabakoa, fruituak, mineralak, marmola. XX. mendean uhartedia bizkor husten ari zen, harik eta turismoa garatu zen arte.

Historia

Antzinatean Brontze Aroko kultura-gunea izan zen, (K.a. 3000 urte). Zikladeetako kultura Kretakoa eta Mizenaskoa baino ehunka urte lehenago garatu zen; hilobien eta akropolien arkitektura, harrizko eskulturak eta eskultura horien forma geometrikoa dira haren ezaugarri nagusiak. Uhartediaren nagusitasuna itsasoan, bertako metal- eta harri-baliabideetan oinarritua, nabaria izan zen, harik eta kretarren aurrean makurtu behar izan zuten arte. K.a. 479an Atenasko Itsas Konfederazioan sartu ziren. Gero Bizantzioren mende egon ziren, eta 1204an Veneziako dukerri bihurtu ziren. 1566an turkiarrek beretu zuten.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. Euskaltzaindia. Europako toponimia fisikoa. .
  2. Euskaltzaindia. (PDF) 154. arauaː Europako eskualde historiko-politiko nagusiak. .

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q171132
  • Commonscat Multimedia: Cyclades / Q171132

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 154994470
  • BNF: 11954321n (data)
  • GND: 4073924-7
  • LCCN: n2007079026
  • NKC: ge206112
  • SUDOC: 027520560
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q171132
  • Commonscat Multimedia: Cyclades / Q171132