Zestoako bainuetxea

Zestoako bainuetxea
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaZestoa
Historia eta erabilera
Eraikuntza 1804

Zestoako bainuetxea Euskal Herriko zaharrena da, gaur egun ere berriztaturik martxan dagoena. 1804an inauguratu zuten izen bereko herrian, Gipuzkoan.

Belle Epoque garaian

Historia

  • 1760an aurkitu omen zuen Donemiliagako Markesaren txakurrak. Hazteriak jota egonda, ur beroko putzuetan sartu eta osatu zen.
  • 1792an "herriko onuragarri"tzat jo zuten "gezalaga" deitutako leku hau.
  • 1804an zabaldu zuten bainuetxea, Euskal Herriko lehen ekintza turistikotzat har daitekeena.
  • 1893an "Hotel Nagusia" eraikin dotorea zabaldu zuten bainuetxearen ondoan. 1908an "Hotel Arocena" eraiki zuten, eta tren geltokia 1924-1925ean.[1]
  • 1983ko uholdeek eraikinak kaltetu ondoren, zaharberritzeko lanei ekin zieten.

Ikus, gainera

  • Irikaitz

Erreferentziak

  1. Zestoa Auñamendi entziklopedian.

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz)(Ingelesez)Zestoako bainuetxearen webgunea
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12269306
  • Commonscat Multimedia: Spa of Zestoa / Q12269306

  • Wd Datuak: Q12269306
  • Commonscat Multimedia: Spa of Zestoa / Q12269306