Yip Man

Yip Man

Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturak葉繼問
JaiotzaFoshan, 1893ko urriaren 1a
HerrialdeaBritainiar Hong Kong
BizilekuaHong Kong
Lehen hizkuntzaYue txinera
HeriotzaBritainiar Hong Kong, 1972ko abenduaren 2a (79 urte)
Hobiratze lekuaFanling (en) Itzuli
Heriotza moduatiroketa: buru edota lepo aldeko minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Cheung Wing Sing (en) Itzuli
Seme-alabak
ikusi
  • Ip Ching (en) Itzuli
    Ip Chun (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaSt. Stephen's College (en) Itzuli
HizkuntzakYue txinera
Irakaslea(k)Chan Wah-shun (en) Itzuli
Leung Bik (en) Itzuli
Ikaslea(k)
ikusi
  • William Cheung (en) Itzuli
    Wong Shun Leung
    Leung Sheung (en) Itzuli
    Chu Shong Tin (en) Itzuli
    Victor Kan (en) Itzuli
    Bruce Lee
    Ho Kam Ming (en) Itzuli
    Jiu Wan (en) Itzuli
    Moy Yat (en) Itzuli
    Samuel Kwok (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmartial artist (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Kuomintang

Yip Man edo Ip Man (葉問 in pinyin: yè wèn; en Jyutping) (Foshan, Guangdong (Txina), 1893ko urriaren 1a - 1972ko abenduaren 2a) arte martzialetako maisu izan zen eta ospe handiko ikasleak izan zituen, Bruce Lee tartean.

Biografia

Yip Manen hilobia

Yip lau seme-alabetatik hirugarrena izan zen eta familia aberats batean hezi zen Foshanen, Guangdong, heziketa tradizional txinarra jaso zuelarik. Anaia zaharrena Yip Kai-GAK izan zen, arreba Yip Wan-Mei eta arreba gazteena, berriz, Yip Wan-hum.

13 urte zituenean, Yip Wing Chun ikasten hasi zen Chan Wah-shun maisuarekin. Chanek 70 urte zituen, jada, eta Yip izan zen bere azken ikaslea. 3 urte geroago, Chan hil egin zen.

Lehen ezkontzan bi seme izan zituen, Ip Chun eta Ip Ching eta, bigarrengoan, berriz, Ip Wah jaio zen. Lehen 3 seme-alabak Foshanen bizi zenean jaio zitzaizkion, Guangdongen (Txina).

Chan Wah-shun maisuarekin hasi zen Wing Chun praktikatzen eta Sibak Leung Bikekin bukatu zuen bere formazioa.

Yip Man izan zen Wing Chun arte martzialaren lehen irakasle edo sifua. Hong Kongera joan zen (1945-1969) eta han izan zituen ikasleek zabaldu zuten arte hau mundu osoan zehar.

Istorioak dioenez, Ng Mui izan zen sortu zuen emakumea, Shao Lin moja, eta Shao Lin tenplua eraitsi ondoren biziraun zuten 5 mojeetako bat zen. 5 Aitzindarietako bat, alegia: Ng Mui, Chi San, Pak Mei, Fun To Tak eta Miu Hin.

Bruce Leeren maisu izan zen eta munduko irakaslerik hoberena zela esan ohi zen.

Kantzerrak hil zuen 79 urte zituenean, 1972ko abenduaren 2an. Bere ikaslea zen Lun Kaik aurkitu zuen, maisua bisitatzera joan zenean. Yip Man berak ez zuen inoiz Maisu Handia titulua erabili eta oinordekorik ere ez zuen izendatu. Hong Kongeko kanposantu batean dago bere gorpua eta mundu guztiko jarraitzaileak joan ohi dira hara omenaldia egiteko xedean.

2008an filma egin zuten bere historia gogoratuz eta Ip Man deitu zioten.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Yip Man Aldatu lotura Wikidatan
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q163830
  • Commonscat Multimedia: Yip Man / Q163830

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 291006811
  • ISNI: 000000037680020X
  • LCCN: n2012045314
  • NKC: js20061201005
  • Wd Datuak: Q163830
  • Commonscat Multimedia: Yip Man / Q163830