Xabier Madariaga

Xabier Madariaga

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakXabier Madariaga Idirin
JaiotzaBilbo, 1981eko ekainaren 3a (42 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaNafarroako Unibertsitate Publikoa
Lancasterreko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria

Twitter: XMadariagaI Edit the value on Wikidata

Xabier Madariaga Idirin (Bilbo, Bizkaia, 1981eko ekainaren 3a) euskal herritar kazetaria da.[1] Ikasketak Nafarroako Komunikazio Fakultatean egin zituen (1999-2003). Graduko bigarren mailan zegoelarik, 2001-ean hasi zuen bere ibilbidea EITB-n. Euskadi Irratiko albistegi erredakzioan sartu zen uda hartan eta bekadun zegoela, irailak 11-ko New Yorkeko atentatuen berri emateko egin ziren albistegi bereziek bete-betean harrapatu zuten.

2001-2002 kurtsoa Lancaster University-n egin zuen Erasmus bekaldiari esker eta Erresuma Batutik Euskadi Irratia-rentzat kronikak bidaltzen piztu zitzaion korrespontsal lanarekiko bere grina.

Korrespontsal ibilbidea

2003ko ekainean unibertsitatea bukatu eta uztailan Jerusalemen zen Madariaga Ekialde Hurbileko EITB-ren korrespontsalia martxan jarri nahian, 22 urte besterik ez zituenean.[2] Jerusalemen hiru urte oparotsu izan ziren Madariaga gaztearentzat: Irakeko inbasioaren lehenengo urteurrena kontatu zuen Bagdad-etik; Yasser Arafat-en heriotza eta haren hileta jendetsuen berri eman zuen Ramallah-tik;[3] kolono israeldarren irteera kontatu zuen Gaza-tik eta Ariel Sharon-en buruko isuriak ekarritako ondorio politikoak aztertu zituen Jerusalem-etik. EITB-z gain, Berria egunkariarentzat eta RFI irratiarentzat hainbat kolaborazio egin zituen.

Madrilgo korrespontsaliara egin zuen salto 2006ko udazkenean. Bertan, ETA-k Barajasen egindako atentatuaren berri eman zuen eta Jose Luis Rodriguez Zapateroren bigarren legealdiaren hastapenak kontatu zituen.

2009-an Paris-ko korrespontsalian hasi zen lanean. Nikolas Sarkozy-k presidente bezala egindako azken urteen lekuko izan zen, eta sozialista frantsesek Eliseora Francois Hollande-kin egindako itzulera kontatu zuen.[4] 2015-eko azaroan, Paris-ek jasandako atentatuen kontakizuna egin zuen Madariagak hiriburu frantsesan egin zuen azken txanpan.

Korrespontsal lanetan emandako ia 13 urteetan, bidali berezi bezala egon da Cuban, Fidel Castro-rik gabeko lehenengo hauteskundeen kontakizuna egiten; AEB-tan, lehenengo presidente beltzaren, Barack Obama-ren, kargu hartze ekitaldian; Sheychelle-tatik "Alakrana" ontziaren askapenaren berri ematen; Hegoafrikan, Nelson Madela-ren hiletaren lekuko; Ukrainan, Euromaidan protestetatik kronikak egiten. Gainera hainbat hondamenditara bidali dute Madariaga: Cachemira-ko lurrikara, 2005; Pisco-koa, 2007; Haiti-koa, 2010. Elkarrizketa batean baino gehigotan esanda du Madariagak, atzerritik egin dituen kroniken artean gehien astindu duena Haitiko lurrikara izan dela.

Ur Handitan

2017ko urtarrilan hasi zen "Ur Handitan" gidatzen. Madariagak aurkeztutako ia 200 programaren ondoren, gizarte gaiak jorratzen dituen erreportaje-saioa kazetaritza konprometituaren eta zerbitzu publikoaren ikur bihurtu da.[5][6]

Abiapuntua

"Abiapuntua" (2021) programa ere gidatu du. Gazteak aurreritziz betetako errealidade ezezagunetan murgiltzen dituen saioa da "Abiapuntua".[7][8]  

Sariak

  • Abiapuntua.saioari 2022. urtean Europako hedabide publikoen elkarteak CIRCOM saria eman zion , "gutxiengoak gizartean" atalean. Epaimahaiaren arabera "(...)modu arras sinesgarrian, beste errealitate batzuetara hurbiltzen dira saioko protagonistak, beren aurreiritziak kolokan jarriz".

Erreferentziak

  1. Urkizu, Urtzi. «Ardurazko lana da kazetaritza» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-06-02).
  2. Xabier Madariaga - TEDxUDeusto. (Noiz kontsultatua: 2022-06-02).
  3. Cantalapiedra, Chus. (2008). «Xabier Madariaga» Nuestro tiempo (643-644): 162–167. ISSN 0029-5795. (Noiz kontsultatua: 2022-06-02).
  4. (Gaztelaniaz) Deia. «Xabier Madariaga:“Llegué hace siete años a una Francia de derechas con Sarkozy y dejo un país todavía más de derechas aunque gobierne Hollande”» www.deia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-06-02).
  5. Larrinaga, Zihara Jainaga. «Xabier Madariaga: «'Ur handitan'-etik lore handietara? Zergatik ez?»» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-06-02).
  6. Urkizu, Urtzi. ««Lan honek eman ahal zidan oparirik handienetakoa da saioa»» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-06-02).
  7. Deia. «Xabier Madariaga: "El programa es un espejo para que veamos los prejuicios con los que funcionamos a diario"» www.deia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-06-02).
  8. (Gaztelaniaz) ««Debemos transmitir valores y emociones»» El Correo 2022-03-25 (Noiz kontsultatua: 2022-06-02).

Kanpo estekak

  • Xabier Madariagari elkarrizketa Argia astekarian.
  • Xabier Madariagari elkarriztga: Benetako erreakzioak dira, eta iragazkirik gabeko altxorrak daude Berria, 2022.02.02
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12269031
  • Wd Datuak: Q12269031