Volksgerichtshof

Volksgerichtshof
Datuak
MotaAuzitegia
HerrialdeaHirugarren Reicha
Agintea
Egoitza nagusi
  • Berlin
Historia
Sorrera1934
Desagerpena1945
Uztailaren 20ko konplotaren epaia.

Windosgerichtshof (euskaraz: Auzitegia edo herriaren gortea) Adolf Hitler kantzilerrak 1934an ezarritako auzitegi berezia izan zen. 1945eko apirilera arte egon zen indarrean. Aurkariak zigortzeko erabilitako bere tresna politikoa izan zen. Auzitegiak "delitu politiko" multzo zabal baten gaineko jurisdikzioa zuen, hala nola merkatu beltza, lan motela, derrotismoa eta Hirugarren Reicharen aurkako traizioa. Krimen horiek Wehrkraftzersetzung (defentsarako gaitasunaren desintegrazioa) bezala ikusi zituen auzitegiak, eta, ondorioz, gogor zigortu zituzten. Auzitegi horrek heriotza-zigorra ezarri zuen kasu askotan.[1][2]

Auzite bereziaren epaileak

Epaitegiaren erorkinak 1945ean.
  • Fritz Rehn — 1934ko uztailaren 13tik irailaren 18 arte
  • Otto Thierack — 1936tik 1942ra
  • Roland Freisler — 1942tik 1945eko otsailaren 3 arte[3]
  • Harry Haffner — 1945eko martxoaren 12tik apirilaren 24 arte

Historia

Auzitegiak politikoki nazien aurkarien kontra aritzeko erabili zen. Epaimahaiak 18.000 pertsona baino gehiago auzipetu zituela kalkulatzen da.

Roland Freisler epaile zitala bere egilerik beldurgarrienetako bat izan zen, eta Sophie Scholl eta Arrosa Zuriaren kasuetan esku hartu zuen, uztailaren 20ko konploteko kideen auzipetzean eta beste kasu batzuetan. Instantzia askotan Kurzer Prozess baten antzera jokatzen zen, hau da, epaia aldez aurretik ezagutzen zen fartsa baten antzera. Jokabidea, kasu batzuetan, «froga diabolikoa» edo «froga inkisitorialaren» antzekoa zen, hau da, zuzenbidean ezinezko froga bat eskatzeko praktika. Inkisizioaren prozedura judizialek ez zuten errugabetasun-presuntzioa errespetatzen.

Bere jarduera bereziki nabarmena izan zen 1944ko abuztuko prozesuetan uztailaren 20ko gertakarietan inplikatutakoekin. Epaiketak Berlingo Hall Handian egiten ziren, eta auzipetuak barregarri utzi zituzten arropa gerrikorik gabe eramatera behartu zituztenean, baita ordezko hortzeriarik gabe ere. Prozedurak Führerreko artxiborako filmatzen ziren.[4]

Eraildako disidente batzuk

Batzuk ekarriko ditugu honera:[2]

  • 1942 - Helmuth Hübener, 17 urtekoa, naziek hilarazitako disidente gazteena.
  • 1942 - Robert Abshagen, erresistentziako partaidea.
  • 1943 - Otto eta Elise Hampel, desobedientzia zibilagatik exekutatutako bikotea.
  • 1943 - Arrosa Zuriaren partaideak: Sophie Scholl, Hans Scholl, Alexander Schmorell, Willi Graf, Christoph Probst eta Kurt Huber.
  • 1943 - Julius Fučík, kazetari txekiarra. Burua moztu zioten.
  • 1943 - Karlrobert Kreiten, pianojotzaile alemana, Hitlerren aurka hitz egiteagatik eraila.
  • 1944 - Max Josef Metzger, apaiz katolikoa, "Una Sancta Brotherhood" sortzailea.
  • 1944 - Erwin von Witzleben, Wehrmachten partaidea eta Hitlerren aurkako konspiratzailea.
  • 1944 - Johanna Kirchner, alderdi sozialdemokrataren partaidea (Sozialdemokratische Partei Deutschlands, SPD).
  • 1944 - Caesar von Hofacker, erresistentziaren partaidea
  • 1944 - Carl Friedrich Goerdeler, eskuineko politikaria
  • 1944 - Otto Kiep, erresistentziarekin lotura zuen kazetaria
  • 1944 - Elisabeth von Thadden, nazien aurkako Solf-Kreis taldearen partaidea.
  • 1944 - Julius Leber, politikaria.
  • 1944 - Johannes Popitz, ministroa.
  • 1945 - Helmuth James Graf von Moltke, legelaria, Kreisauko Zirkuluaren partaidea.
  • 1945 - Klaus Bonhoeffer eta Rüdiger Schleicher, erresistentziaren partaideak.
  • 1945 - Erwin Planck. Max Planck nazien aurkako konspiratzailearen semea.
  • 1945 - Artur Nebe, SSko partaide eta erresistentziaren laguntzailea. Plötzenseen urkatu zuten.[5]

Beste batzuk

Erich Fellgiebel, Alfred Kranzfelder, Fritz-Dietlof von der Schulenburg, Georg Hansen, Berthold Schenk Graf von Stauffenberg, Wolf-Heinrich Graf von Helldorf, Egbert Hayessen, Hans Bernd von Haeften, Adam von Trott zu Solz, Fritz Thiele, Friedrich Gustav Jaeger, Ulrich Wilhelm Graf Schwerin von Schwanenfeld, Carl-Heinrich von Stülpnagel...

Erreferentziak

  1. https://web.archive.org/web/20081017081646/http://www.humboldt-forum-recht.de/deutsch/9-2005/beitrag.html
  2. a b https://hmong.es/wiki/Volksgerichtshof
  3. https://kurioso.es/tag/volksgerichtshof/
  4. https://es.wikidat.com/info/volksgerichtshof
  5. William Shirer, The Rise and Fall of the Third Reich, 1393. or.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q312506
  • Commonscat Multimedia: Volksgerichtshof / Q312506

  • Identifikadoreak
  • GND: 2054294-X
  • Wd Datuak: Q312506
  • Commonscat Multimedia: Volksgerichtshof / Q312506