Viktoria Marinova

Viktoria Marinova
Bizitza
JaiotzaBulgaria, 1988ko irailaren 7a
Herrialdea Bulgaria
HeriotzaRuse, 2018ko urriaren 6a (30 urte)
Heriotza moduagiza hilketa
Hezkuntza
Hizkuntzakbulgariera
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta telebista aurkezlea

Facebook: 1778126739 Edit the value on Wikidata

Viktoria Marinova[1] (bulgarieraz: Виктория Маринова; Bulgaria, 1988 – Ruse, Bulgaria, 2018ko urriaren 6a) bulgariar ikerketa kazetaria izan zen.[2] Bortizkeriaz hil zuten 2018ko urrian, telebistan ustelkeria kasuen berri zabaldu eta gutxira.

Bizitza

Bulgariako TVN telebista-kateko zuzendari administratiboa zen Ruse hirian. 2018ko urriaren 6an erail zuten.[2][3] Detector telesaioko aurkezle eta zuzendaria zen 2018an, eta Europako laguntza funtsen % 30-40 ustelkerian eta eroskerian galtzen bide zirela ikertzen zebiltzan bi kazetari gonbidatu zituen bere azken programara.[4]

Bortxatuta eta bortizki eraila agertu zen Rusen. Europako Batzordeak kasua gertutik jarraituko zuela adierazi zuen.[4] 2019ko apirilean, Marinovaren hiltzaileari, atzeman ondoren, 30 urteko espetxe zigorra ezarri zioten haren bortxaketa eta hilketagatik. Ez dirudi hilketak Marinovaren ikerketekin batere loturarik izan zuenik.[5]

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. 156. araua - Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema (errusiera, bielorrusiera, ukrainera eta bulgariera). (Noiz kontsultatua: 2018ko urriaren 8a).
  2. a b (Bulgarieraz) «Убийcтвeтe нo Hиaтepия Kopинeвo ĸ cтoнoлe пe вpĸмĸ нo джeгинг» 24 txasa 2018ko urriaren 7a (Noiz kontsultatua: 2018ko urriaren 8a).
  3. Euskal Irrati Telebista. (2018ko urriaren 8a). Ustelkeria kasu bat ikertzen ari zen kazetari bat bortxatu eta hil dute Bulgarian. (Noiz kontsultatua: 2018ko urriaren 8a).
  4. a b Berria.eus. «Marinovaren hilketa «sakon» ikertzeko eskatu du Bruselak» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-10-10).
  5. (Ingelesez) «Viktoria Marinova: TV presenter's killer sentenced to 30 years» BBC News 2019-04-23 (Noiz kontsultatua: 2021-10-22).


Biografia
Bulgaria
Artikulu hau Bulgariako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q57076990
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 8754153954884205680009
  • GND: 1168607140
  • Wd Datuak: Q57076990