Victoria Ariño

Victoria Ariño
Bizitza
JaiotzaErmua, 1889ko apirilaren 19a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaErmua, 1974ko abuztuaren 2a (85 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakfilantropoa

Victoria Ariño Arginzoniz (Ermua, Bizkaia, 1889ko apirilaren 19a – Ermua, Bizkaia,1974ko abuztuaren 2a) emakume filantropoa izan zen.

Biografia

Jose Maria Ariño Areitio ermuarra eta Magdalena Catalina Arginzoniz berriztarraren 10 seme-alabetatik azken aurrekoa izan zen Victoria, heldutasunera ailegatu ziren hiruetako bat eta neska bakarra. Armagina zen aita, baina lan hori utzi eta kontratista gisa ekin zion zubiak egiteari.[1]

Emakume irakurria zen, leitzeari garrantzi handia ematen zion eta arropa kontuetan eta preminazkoak ez ziren gauzetan dirua alperrik gastatzen ez zuen arren, egunero erosten zuen egunkaria. Ondasun ugariren jabe geratu ziren hiru neba-arrebak gurasoak zendu zirenean eta handik urte batzuetara anaia biak oinordeko gabe hil ostean, Victoriaren izenean gelditu zen ondare guztia. Hala ere, bere azken urteak estutasunean bizi izan zituen, ilusio batek hauspotuta: bera ez zenerako herriarentzat ahal zenik eta ondasun gehien utzi ahal izatea.[1]

Bere testamentuan Ermuko Santixau eliza osteko eraikuntza berriaren azken kontuak ordaintzeko laineko dirua laga zuen eta bere etxe, orube eta pinadiak herriaren premietarako geratzea ere lotuta utzi zuen.[1]

Victoria Ariñoren hilobi-harria Ermuko Pagorbe kanposantuan

Izelaieta kaleko bere etxea, geltokiko erromarak pasatu eta segituan, Caritasen bulego bihurtu zen eta pareko ortuan, 1980an, eskola-eraikin bat jaso zen: tente egon zen urteetan, bertan kokatu ziren AEK euskaltegia, Haurtzaindegia eta Musika Eskola. Enpresa eraikitzaile batek, ondoko lurrak erosita zituela-eta, Udalarekin akordio bat lotu zuen: Estaziñoko eskolia -horrelaxe ezagutzen zuten herritarrek- bota eta etxe-multzo bat altxatu; orube guztiaren konpentsazioz Goienkale kaleko Eitzaga-Etxebarria etxea berriztatuko zuen enpresak. Konponketa eta atontze guztiak amaituta, azken honetan kokatu ziren Haurreskola eta Alboka Musika Eskola 2004ko urtarrila ez geroztik.[1]

Aitortzak

  • Ermuko Pagorbeko kanposantuan bere hilobia mantentzen da, 266 zenbakiarekin eta esker oneko inskripzio bat du:

“En testimonio de eterna gratitud

a la familia de Ariño

en su último vástago.

La comunidad parroquial”.

Erreferentziak

  1. a b c d González, Estibalitz. (2004). Victoria Ariño, bizimodu latz baten aberastasuna. Drogetenitturri, Ermua eta Mallabiko aldizkaria 111 zk. ISSN 1133-973X..

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q113958492
  • Wd Datuak: Q113958492