Vasa dinastia

Vasa dinastiaren armarria

Vasa dinastia edo Vasa etxea Suediako (1523-1654) eta Poloniako (1587-1668) aginpidea izan zuen dinastia izan zen.

Jatorriz Upplandekoa zen. Bi adar bereizten dira, Suediakoa bata eta Poloniakoa bestea. Suedia Danimarkatik bereizi zenean Suediako errege bihurtu zen Gustavo I.a izan zen Vasako dinastiaren sortzailea. Haren hiru seme ere, Erik XIV.a, Joan III.a eta Karlos IX.a, Suediako errege izan ziren. Suediako adarreko azken kidea Kristina erregina izan zen, Karlos IX.aren iloba eta Gustavo II.a Adolforen alaba, 1654an bere lehengusu Karlos X.aren alde abdikatu zuena.

Poloniako aginpidea Suediako Gustabo I.aren iloba eta Joan III.aren seme Sigismundo III.a errege bihurtu zenean eskuratu zuen Vasa dinastiak. Sigismundo III.a Suediako errege ere izan zen 1592 arte. Haren ondorengoak Ladislao IV.a (edo VII.a) eta Kasimiro V.a izan ziren.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q210601
  • Commonscat Multimedia: House of Vasa / Q210601

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 305077471
  • NKC: osd2017952502
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 05960/eu_v_0183/v0183
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q210601
  • Commonscat Multimedia: House of Vasa / Q210601