Valentin Zubiaurre Agirrezabal

Valentin Zubiaurre Agirrezabal

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaMadril, 1879ko abuztuaren 22a
Herrialdea Bizkaia
HeriotzaMadril, 1963ko urtarrilaren 24a (83 urte)
Familia
AitaValentin Zubiaurre Urionabarrenetxea
Anai-arrebak
ikusi
  • Ramon Zubiaurre
    Pilar Zubiaurre
Hezkuntza
Hizkuntzakbaliorik ez
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Jasotako sariak
ikusi
  • Alfontso X.a Jakitunaren Ordenako Gurutze Handia Alfontso X.a Jakitunaren Ordenako Gurutze Handia  (1959)
KidetzaSan Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia
Euskal Artisten Elkartea

Valentin Zubiaurre Agirrezabal (Madril, 1879ko abuztuaren 22a - ibidem., 1963ko urtarrilaren 24a) bizkaitar margolaria izan zen[1].

Valentin Zubiaurre Urionabarrenetxea musikagileak seme bi izan zituen, biak margolariak izandakoak: Ramon eta Valentin. Seme biak gor-mutuak izan ziren. Honek anai bien arteko harremana sendotu zuen[2].

Madrilgo San Fernandoko Arte Ederretako eskolan pintura ikasketak amaitu ondoren Europa guztian zehar ibili zen eta Herbehereetako, Frantziako eta Italiako museorik ospetsuenetan izan zen. Europa eta Amerikako hiri garrantzitsuenetan jarri zituen bere koadroak ikusgai, baita Japonian ere, Tokion hain zuzen. Euskal herriko paisaiak eta ohiturak islatu zituen batez ere bere obretan, eta sari ugari jaso zuen. Madril eta Garai artean bizi eta lan egin zuen.

Lan nabarmenak

  • La fiesta de la Virgen
  • Pescadores vascos
  • Viejas leyes y nueva flor
  • Versolaris
  • Ofrenda en una ermita
  • En tierra vasca
  • Las tres cofrades
  • Camino de Zamarramala
  • Hilandera vasca
  • Tipos segovianos
  • A las doce
  • El tio Saturio
  • Paisaje vasco,
  • Regatas,
  • Segovianos,
  • Paisajes de Garay,
  • Paisaje de Mañaria,
  • Altos Hornos,
  • Cabo Machichaco,
  • Un caserío de Vizcaya,
  • Marina de Bermeo,
  • Un mosquetero,
  • Apuntes de Vizcaya,
  • Amarretako,
  • Euli y Pandeiros,
  • Iruguisalde,
  • Por las víctimas del mar,
  • Euskotarrak,
  • Viejas leyes y nueva flor,
  • La fiesta de la Virgen,
  • Día de fiesta,
  • Procesión de Segovia.

Erretratugile gisa ere ezagun egin zen: Retrato de mi padre, Retrato de mi madre, Autorretrato, Tío Pachique, Retrato de don M. A. eta Retrato.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. Auñamendi Eusko Entziklopedia. Valentín de Zubiaurre Aguirrezabal. .
  2. Mochizuki, Takeshi. (1980). Ramón de Zubiaurre, el pintor y el hombre. Bizkaiko Foru Aldundia.


Biografia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3754400
  • Commonscat Multimedia: Valentín de Zubiaurre / Q3754400

  • Wd Datuak: Q3754400
  • Commonscat Multimedia: Valentín de Zubiaurre / Q3754400