Usarraga

Usarraga
giza kokalekua
Administrazioa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
EskualdeTolosaldea
UdalerriaBidania-Goiatz
Geografia
Koordenatuak43°08′04″N 2°09′40″W / 43.13455556°N 2.16123853°W / 43.13455556; -2.16123853
Map
Demografia

Usarraga Bidaniako leku bat da, Hernio, Urkobieta eta Illaun mendien artean. Gaur egun hiru baserri daude gunean, baina luzez Gipuzkoako Batzar Bereziak bertan elkartu ohi ziren[1][2]. Hasiera batean bilerak Usarraga Zaharra baserrian egiten ziren, baina lekura iristea zaila zenez gero, beranduago Bidaniako elizara mugitu ziren.

Historia

Usarraga izeneko lekuan Gipuzkoako Batzar Bereziak bildu ziren gutxienez 1457tik aurrera, Azkoitian dagoen Basarte lekuarekin batera. Gipuzkoako Batzar Nagusiak ados zeudenez bertan bilera bereziak egitearekin, Henrike IV.a Gaztelakoak baimena eman zuen 1461an bertan biltzarrak egiteko. 1463an emandako baimenaren arabera, batzarrak Bidaniako elizan edo balezta batekin bi edo hiru tirora zegoen beste edozein lekutan egin zitezkeen. Azken batzar berezia 1700eko otsailaren 9an egin zen bertan[2].

Bertan hartutako erabakien artean dago 1481eko urriaren 20an Gipuzkoaren eta Ingalaterraren arteko adiskidetza akordioa egitekoa[2].

Liburua

'Usarraga' liburua 2000. urtean argitaratu zuten. Jose Luis Orella Unzue, Javier del Valle Goiri eta Agustin Beloki Iraolak egina da eta Usarraga baserriaren inguruko liburua da.

Datuak: I.S.B.N.: 84-7907-312-8; L.G.: SS-871/2000

Erreferentziak

  1. «Usarraga» Bidania-goiatz (Noiz kontsultatua: 2021-09-08).
  2. a b c «USARRAGA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2021-09-08).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q108456639
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 134631
  • Wd Datuak: Q108456639