Ursula K. Le Guin

Ursula K. Le Guin

(2009)
Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakUrsula Kroeber
JaiotzaBerkeley (Kalifornia), 1929ko urriaren 21a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaBerkeley (Kalifornia)
Portland
HeriotzaPortland, 2018ko urtarrilaren 22a (88 urte)
Hobiratze lekuaezezaguna
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
AitaAlfred Louis Kroeber
AmaTheodora Kroeber
Ezkontidea(k)Charles Le Guin  (1953ko abenduaren 22a -  2018ko urtarrilaren 22a)
Anai-arrebak
ikusi
  • Karl Kroeber
Hezkuntza
HeziketaHarvard Unibertsitatea
Radcliffe College (en) Itzuli
Columbia Unibertsitatea 1952) Arte-masterra
Berkeley High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, gidoilaria, itzultzailea, eleberrigilea, poeta, autorea, literatura-kritikaria, zientzia-fikzio idazlea, emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea, haur literatura idazlea, kazetaria eta prosalaria
Enplegatzailea(k)Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn
Lan nabarmenak
ikusi
  • Earthsea series (en) Itzuli
    The Left Hand of Darkness (en) Itzuli
    The Dispossessed (en) Itzuli
    The Eye of the Heron (en) Itzuli
    Malafrena (en) Itzuli
    The Beginning Place (en) Itzuli
    Always Coming Home (en) Itzuli
    Annals of the Western Shore (en) Itzuli
    Lavinia (en) Itzuli
    Catwings (en) Itzuli
    The Language of the Night (en) Itzuli
    Dancing at the Edge of the World (en) Itzuli
    Steering the Craft (en) Itzuli
    The Word for World Is Forest
Jasotako sariak
ikusi
  • Margaret Edwards Award  (2004) : A Wizard of Earthsea (en) Itzuli, The Left Hand of Darkness (en) Itzuli, The Tombs of Atuan (en) Itzuli, The Farthest Shore (en) Itzuli, The Beginning Place (en) Itzuli, Tehanu (en) Itzuli
    Prometheus Award - Hall of Fame  (1993) : The Dispossessed (en) Itzuli
    Grand Prix de l'Imaginaire  (2008) : Four Ways to Forgiveness (en) Itzuli
    Hugo Award for Best Short Story  (1974) : The Ones Who Walk Away from Omelas (en) Itzuli
    Hugo Award for Best Novelette  (1988) : Buffalo Gals, Won't You Come Out Tonight (en) Itzuli
    Janet Heidinger Kafka Prize  (1985) : Always Coming Home (en) Itzuli
    Prometheus Award  (1993) : The Dispossessed (en) Itzuli
    PEN/Malamud Award  (2002)
    Otherwise Award  (1994) : The Matter of Seggri (en) Itzuli
    Locus Award for Best Short Story  (1975) : The Day Before the Revolution (en) Itzuli
    Otherwise Award  (1996) : Mountain Ways (en) Itzuli
    Locus Award for Best Short Story  (1983) : Sur (en) Itzuli
    Locus Award for Best Short Story  (2002) : The Bones of the Earth (en) Itzuli
    Hugo Award for Best Novel  (1970) : The Left Hand of Darkness (en) Itzuli
    Hugo Award for Best Novel  (1975) : The Dispossessed (en) Itzuli
    Locus Award for Best Science Fiction Novel  (2001) : The Telling (en) Itzuli
    Nebula Award for Best Novel  (1969) : The Left Hand of Darkness (en) Itzuli
    Nebula Award for Best Novel  (2008) : Powers (en) Itzuli
    Nebula Award for Best Novel  (1990) : Tehanu (en) Itzuli
    Pilgrim Award  (1989)
    World Fantasy Award for Life Achievement  (1995)
    Nebula Award for Best Novel  (1974) : The Dispossessed (en) Itzuli
    World Fantasy Award for Best Novella  (1988) : Buffalo Gals, Won't You Come Out Tonight (en) Itzuli
    Hugo Award for Best Novella  (1973) : The Word for World Is Forest
    Endeavour Award  (2002) : Tales from Earthsea (en) Itzuli
    Endeavour Award  (2001) : The Telling (en) Itzuli
    Locus Award for Best Novel  (1972) : The Lathe of Heaven (en) Itzuli
    Locus Award for Best Novel  (1975) : The Dispossessed (en) Itzuli
    Damon Knight Memorial Grand Master Award  (2003)
    Nebula Award for Best Novelette  (1995) : Solitude (en) Itzuli
    Locus Award for Best Fantasy Novel  (1991) : Tehanu (en) Itzuli
    Nebula Award for Best Short Story  (1974) : The Day Before the Revolution (en) Itzuli
    Newbery Honor  (1972) : The Tombs of Atuan (en) Itzuli
    Locus Award for Best Fantasy Novel  (2009) : Lavinia (en) Itzuli
    World Fantasy Award for Best Novel  (2002) : The Other Wind (en) Itzuli
    Library of Congress Living Legend  (2000ko apirila)
    Fulbright Scholarship
    Otherwise Award  (1995) : The Left Hand of Darkness (en) Itzuli
    Locus Award for Best Collection  (1976) : The Wind's Twelve Quarters (en) Itzuli
    Locus Award for Best Collection  (1983) : The Compass Rose (en) Itzuli
    Locus Award for Best Collection  (1996) : Four Ways to Forgiveness (en) Itzuli
    Locus Award for Best Collection  (2002) : Tales from Earthsea (en) Itzuli
    Locus Award for Best Collection  (2004) : Changing Planes (en) Itzuli
    Premio Gigamesh  (1984) : The Dispossessed (en) Itzuli
    Science Fiction and Fantasy Hall of Fame  (2001)
    Ken Kesey Award for Fiction  (2014) : The Unreal and the Real (en) Itzuli
    Emperor Has No Clothes Award  (2009)
    Hugo Award for Best Related Work  (2017)
    Hugo Award for Best Related Work  (2018)
    Ditmar Award
    Ignotus Award for Best Non-Fiction Book
    Rhysling Award
    National Book Award  (1973) : The Farthest Shore (en) Itzuli
InfluentziakVirgilio, Philip K. Dick, Virginia Woolf, Jack Vance, Carl Gustav Jung, Lord Dunsany, Herbert George Wells, Piotr Kropotkin, William Shakespeare, Zhuangzi, Lev Tolstoi, J. R. R. Tolkien, Jorge Luis Borges, Emma Goldman, Alizia herrialde miresgarrian, Paul Goodman (en) Itzuli eta Lao Tzu
KidetzaPhi Beta Kappa Elkartea
Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Genero artistikoazientzia-fikzioa
fantasia
feminist science fiction (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaTaoismoa

ursulakleguin.com
IMDB: nm0494372 Allocine: 139511 Rottentomatoes: celebrity/ursula_k_le_guin TCM: 563810 Metacritic: person/ursula-k-le-guin TV.com: people/ursula-k-leguin
Twitter: ursulakleguin iTunes: 129924788 Musicbrainz: bbdadb51-0e9c-4cc4-b545-968b9375b416 Discogs: 1559057 Find a Grave: 186835369 Edit the value on Wikidata
Ursula Le Guin

Ursula Kroeber Le Guin, Ursula K. Le Guin izenaz ezaguna, (ˈɜːrsələ_ˈkroʊbər_lə_ˈɡwɪn ahoskatua);[1] (Berkeley, Kalifornia, AEB, 1929ko urriaren 21a - 2018ko urtarrilaren 22a[2]) estatubatuar idazlea izan zen, batez ere fikziozko bere lan espekulatiboengatik eta, bereziki, zientzia-fikziozko literaturako lanengatik, Terramar fikziozko munduan girotutakoak, hala nola, Ekumen zientzia-fizkio sailagatik. Bere lehen lana 1959an argitaratu zuen eta bere ibilbide literarioak ia hirurogei urte iraun zuen, hogei eleberri baino gehiagorekin eta ehun kontakizun labur baino gehiagorekin, poesia, saiakera, literatur kritika, itzulpenak eta haurrentzako liburuez gain.[3]

Theodora Kroeber idazlearen eta Alfred Kroeber antropologoaren alaba izan zen. Frantsesez maisutza lortu ondoren, doktoretza ikasketak hasi zituen, baina 1953an Charles Le Guin historialariarekin ezkondu ondoren utzi zituen. 1950eko hamarkadaren amaieran hasi zen lanaldi osoan idazten, eta arrakasta komertzial eta kritiko handia lortu zuen A Wizard of Earthsea (1968), eta The Left Hand of Darkness (1969) lanekin, Harold Bloom kritikari estatubatuarrak bere maisulan gisa deskribatu zituenak. The Left Hand of Darkness lanarekin Hugo saria eta eleberririk onenaren Nebula saria lortu zituen, sari biak lortu zituen lehen emakumea.[4]

Antropologia kulturalak, taoismoak, anarkismoak, feminismoak eta Carl Jungen idatziek eragin handia izan zuten bere obran. Bere istorioetako askok antropologoak edo kultura-behatzaileak erabili zituzten protagonista gisa, eta posible da bere lan batzuetan orekari eta harmoniari buruzko ideia taoistak identifikatzea. Sarritan fikzio espekulatiboaren ohiko klixe batzuk azpiratu zituen, hala nola, Terramarren azal iluneko protagonisten erabilera, eta bere liburu batzuetan ohikoak ez diren baliabide estilistiko edo estrukturalak ere erabili zituen, hala nola Always Coming Home (1985) lan esperimentala. Gai sozial eta politikoek, hala nola generoak, sexualitateak eta adin nagusitasunak, leku nabarmena hartu zuten bere obran, eta egitura politiko alternatiboak aztertu zituen kontakizun askotan, hala nola The Ones Who Walk Away from Omelas (1973) parabolan eta eta The Dispossessed (1974) eleberrian.

Bere lanak eragin handia izan zuen fikzio espekulatiboaren alorrean, eta literatur kritikaren arreta handia jaso du. Sari eta errekonozimendu ugari jaso zituen. Bere sarien artean zortzi Hugo sari, sei Nebula eta hogeita bi Locus daude. 2003an, Estatu Batuetako zientzia-fikziozko eta fantasiazko idazleen elkarteak Maisu Handi gisa ohoratu zuen bigarren emakumea izan zen. Estatu Batuetako Kongresuko Liburutegiak «legenda bizia» izendatu zuen 2000. urtean, 2014an Estatu Batuetako Letren Kontribuzio Bereizgarriagatik Domina jaso zuen eta 2017an Arteen eta Letren Estatu Batuetako Akademiako kide izendatu zuten. Idazle askorengan izan zuen eragina, hala nola Salman Rushdie, David Mitchell, Neil Gaiman edo Iain Banksengan. 2018an hil ondoren, John Clute idazle eta kritikariak Le Guin "ia mende erdiz AEBetako zientzia fikzioaren buru" izan zela idatzi zuen, eta Michael Chabon idazleak "bere belaunaldiko idazle estatubatuar garrantzitsuena" zela esan zuen.

Biografia

Intelektualen familia batean jaio zen. Bere gurasoak Alfred L. Kroeber eta Theodora Kracaw ziren, antropologia eta etnologia alorrean aritu ziren, eta horrek badu bere garrantzia Ursula K. Le Guinen ibilbide literarioaren ezaugarri batzuetan[5]. idazle bokazioa aurkeztu zuen txikitatik, eta etxean izan zuen hainbat mito eta elezaharren ezagutza.

Ikasketak

Filologia ikasketak egin zituen, frantziar eta italiar literaturan espezializatuz. Fulbright beka lortu zuen, Frantzian ikasi ahal izateko. Europan ezagutu zuen bere senarra izango zena, Charles Le Guin, Portlandeko unibertsitateko historia irakaslea bihurtuko zena. Senar-emazteak Georgiara (AEB) joan ziren gero bizitzera, eta Ursula frantses irakasle gisa aritu zen Mercer Unibertsitatean.

Literaturako ibilbidea

Ordurako, idatziak zituen argitaratu gabeko bost eleberri, baina 1964an argitaratu zuen lehen obra, Eskandinaviako Odinen mitoan oinarritutako eleberria: "Rocannonen mundua". Liburu hark izan zuen harrera onak bultzaturik, beste eleberri batzuk ere argitaratu zituen: "Erbeste planeta" (1966), "Ilusioen hiria" (1967), "Iluntasunaren ezkerreko eskua" (1969), "Basoa da munduren hitza" (1972) eta "Behartsuak" (1974).

Fantasiazko kontakizunak ez ezik, haur-literatura ere landu du Ursulak, eta arlo horretako sari nazionala ere irabazi zuen "Itsaslurreko liburuak" trilogiako hirugarren liburuarekin: "Itsasertz urrunena" (1972). Azken liburuen artean, aipagarriak dira: "Beti itzultzen da etxera" (1985), "Koartzaren begia" (1991) eta "Arrain-zopa" (1992), "Kontakizuna" (2000) "Lavinia" (2008) eta Terramar saileko kontakizunak.

Zientzia fikzioan, emakumezkoen rola nabarmentzen

Hainbat sari jaso ditu, eta SFWA Estatu Batuetako Zientzia Fikzio eta Fantasia Idazleen Elkartearen Grand Master titulua eskuratu zuen lehen emakumezkoa izan zen.

Genero honetan eman zituenean lehen urratsak, oso alor maskulinizatua zen. Adibidez, Alice Bradleyk, Le Guinekin ia batera hasi zen emakume urrietako batek, bere generoa ezkutatu behar izan zuen luzaroan James Tiptree jr. ezizenaren pean[5].

Bibliografia aukeratua

  • A Wizard of Earthsea, 1968
  • The Tombs of Atuan, 1971
  • The Farthest Shore, 1972
  • Tehanu: The Last Book of Earthsea, 1990
  • Tales from Earthsea, 2001 (narrazio laburrak)
  • The Other Wind, 2001
  • Rocannon's World, 1966
  • Planet of Exile, 1966
  • City of Illusions, 1967
  • The Left Hand of Darkness, 1969
  • The Dispossessed, 1974
  • The Word for World is Forest, 1976 (euskarazko itzulpena, Oihan hitzean mundua, Amaia Apalauzak euskaratua eta Igela argitaletxeak 2021ean argitaratua)[6].
  • Four Ways to Forgiveness, 1995
  • The Telling, 2000
  • The Lathe of Heaven, 1971
  • The Wind's Twelve Quarters, 1975
  • Orsinian Tales, 1976
  • The Eye of the Heron, 1978
  • The Beginning Place, 1980
  • The Compass Rose, 1982
  • Always Coming Home, 1985
  • Annals of the Western Shore, 2004-2007
  • Lavinia (eleberria), 2008

Irudi galeria

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. Le Guin, Ursula. How to Pronounce Me. .
  2. «Ursula K. Le Guin idazlea hil da» Berria 2018-1-24.
  3. (Ingelesez) «Ursula K. Le Guin | Biography, Books, & Facts | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2022-08-18).
  4. (Ingelesez) «Ursula K. Le Guin» Britannica Kids (Noiz kontsultatua: 2022-08-18).
  5. a b Zaldua, Iban. (). «Ursula K. Le Guin, azken klasikoa» Oharrak & Hondarrak (Noiz kontsultatua: 2018-07-18).
  6. https://www.igela.eus/liburua/oihan-hitzean-mundua/

Kanpo estekak

  • (Ingelesez) Ursula K. Le Guinen web-orria.
  • Ursula K. Le Guinen kontakizun labur bat: "Zergatik dira estatubatuarrak herensugeen beldur". (xerezade.org; audioa).
  • Jauregi, Joannes, Le Guinen munduak, BERRIA (2022-03-06)
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q181659
  • Commonscat Multimedia: Ursula K. Le Guin / Q181659

  • Wd Datuak: Q181659
  • Commonscat Multimedia: Ursula K. Le Guin / Q181659