Urdineranzko lerrakuntza

Astronomian urdineranzko lerrakuntza (ingelesez blueshift) gorriranzko lerrakuntzaren alderantzizko fenomenoari deritzo, azken hau, gaur egungo astronomian garrantzitsuagoa izateagatik ezagunagoa den arren.

Fenomeno hau ikusleagana hurbiltzen den objektu batek igorritako maiztasuna, ikuslearen ikuspegitik espektruaren mutur urdinerantz mugitua dagoenean gertatzen da, hau da, bere maiztasuna handitua edo bere uhin luzera murriztua. Fenomeno honek modu berean eragiten dio ikusleagana, igorria izan dena baino maiztasun handiagoarekin iristen den uhin elektromagnetiko orori, eta, bere aurkakoarekin batera, Doppler efektua edo doppler desplazamenduaren zati da.

Gorriranzko lerrakuntza gehien ikusten dena den bitartean, astronomian urdineranzko lerrakuntzaren adibide gutxi batzuk baino ez daude.

  • Andromeda galaxia gure Esne Biderantz mugitzen ari da Tokiko Taldearen barnean, eta, beraz, Lurretik ikusita, bere argia urdinerantz mugitzen da.
  • Galaxia espiralak ikustean, gugana biratzen duen aldeak urdineranzko lerrakuntza arin bat izango du (Tully-Fisher erlazioa).
  • Erakarle Handitik haratagoko galaxiaren batzuk urdineranzko lerrakuntza bat dute, gure Tokiko Taldea bezala, Erakarle Handiaren erdigunera hurbiltzen ari bait dira.
  • Blazarrak ere gugana urdineranzko lerrakuntza erakusten duten jet erlatibistikoak igortzeagatik ezagunak dira, erradiazio sinkronoa eta Bremsstrahlung (balaztatze erradiazioa, alemanez aipatzen ohi da) igorriz.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q845345
  • Commonscat Multimedia: Redshift / Q845345

  • Wd Datuak: Q845345
  • Commonscat Multimedia: Redshift / Q845345