Ulu Temburong Parke Nazionala

Ulu Temburong Parke Nazionala

Parkean oihan primarioa da nagusi.
KokalekuaTemburong  Brunei
Azalera50.000 hektarea
Sorrera1993
04°28′41″N 115°12′29″E / 4.47806°N 115.20806°E / 4.47806; 115.20806

Ulu Temburong Parke Nazionala Asiako Brunei herrialdean dagoen parkea da. Temburong barrutian dago eta haren hegoaldeko lur erdiak okupatzen ditu. 1993an sortu zuten. Parkeak 50.000 hektarea inguru ditu.[1]

Deskribapena

Bruneik lau daerah edo barruti ditu eta horietako bat bakarrik dago fisikoki aparte, Temburongoa alegia. Beraz Bruneiko sultanerriko enklabea da. Lurralde horretan oso ondare naturala garrantzitsua ikus daiteke. Lurraldean ekosistema nagusia oihan primarioa da. Neurri handi batean babestu da Bruneik dituen petrolio erreserbei esker zeren, horren ondorioz, beste ustiapenak ez dira aurrera eraman, esaterako, palmondo olioa.[2]

Parke Nazioanak sarrera zaileko lekuan dago. Publikoari 1996an ireki zen baina bisitak oso mugatuak dira zeren eta 100 hektarea inguru ikus baitaiteke.[3]

2008tik hotel batek funtzionatzen du.

Buceros rhinoceros hegaztiak.

Parkeko espezieak

Flora

Hego-ekialdeko Asiako landareak ikus daitezke:

  • Erreserbako landaretza baso tropikal baxukoa da nagusi:Shorea, Dryobalanops eta Dipterocarpus generokok. *Palmondoak

Fauna

Fauna aberastasuna ere handia da.

  • 400 tximeleta espezie inguru biltzen dira Parkearen inguruan, hala nola, Trogonoptera brookiana, parkeko espezie enblematikoa.
  • Hegaztien artean Anorrhinus galeritus eta Buceros rhinoceros.
  • Borneo basoko primateen "errege"a dena, orangutan, ez dago Temborangen baina bai Hylobates muelleri; haren deia goizero entzun daiteke.

Erreferentziak

  1. https://web.archive.org/web/20130913202438/http://www.bruneidirecthys.net/about_brunei/ulu_temburong.html
  2. http://pnhsbrunei.blogspot.com/2010/12/forest-cover-of-borneo-and-brunei.html
  3. https://books.google.es/books?id=g9sj_FMSMu8C&pg=PA145&redir_esc=y#v=onepage&q&f=false

Kanpo estekak

  • (Ingelesez):Hotelaren webgune ofiziala.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q9055985
  • Commonscat Multimedia: Ulu Temburong National Park / Q9055985

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 315528819
  • Wd Datuak: Q9055985
  • Commonscat Multimedia: Ulu Temburong National Park / Q9055985