Ultrasoinu

Ultrasoinu bidezko irudia edo ekografia. Irudian umetokian dagoen giza fetua ikus daiteke, 12. astean.

Ultrasoinua gizakiak entzun dezakeena baino maiztasun handiagoa duen soinu-uhina da, hau da, 20.000 Hz-etik gorako maiztasuna duen uhina (gizakia 20 Hz - 20 kHz tarteko soinuak entzuteko gai da). Ultrasoinua ez da soinu entzungarriaren desberdina propietate fisikoei dagokionez, diferentzia bakarra gizakiek entzun ezin dezakeela da.

Ekolokalizazioa

Zenbait ugaztunek, hala nola izurdeek eta saguzarrek, radar moduan erabiltzen dute orientaziorako, ekolokalizazio deritzan fenomenoaren bidez.[1]

Erabilerak

Ultrasoinuek erabilera ugari dituzte.

  • Sonar: objetuak detektatzeko eta distantziak neurtzeko, radarraren antzera (radarrak uhin elektromagnetikoak erabiltzen ditu).[2]
  • Medikuntzan, diagnostikorako (ekografia edo sonografia, 5-12 mHz artean[3]) eta terapeutikarako (0,7-3,3 mHz artean).[4]
  • Saiakuntza ez-suntsitzaile bezala, piezak eta egiturak aztertzeko, eta eduki ditzaketen pitzadurak edo fabrikazio akatsak aurkitzeko.[5]

Erreferentziak

  1. «Gauez koloretan ikusteko gai dira, baina nola? - Zientzia.eus» zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-13).
  2. Etxaburu Ajarrista, Patxi. (2012). Ondarroako arrantzale giroko berbak (jarraipena). Ondarroako Historia Zaleak, 129 or..
  3. Bachmann, Christine E. Hermeking, H.. (2001). ESWT and ultrasound imaging of the musculoskeletal system. Steinkopff ISBN 3798512523. PMC 490992946. (Noiz kontsultatua: 2019-06-19).
  4. (Gaztelaniaz) oier. Oi, zorioneko dardarak! | Aixebe & Abante Fisioterapia. (Noiz kontsultatua: 2019-06-13).
  5. (Gaztelaniaz) «Ensayos por Ultrasonidos» SCI (Noiz kontsultatua: 2019-06-13).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q162564
  • Commonscat Multimedia: Ultrasound / Q162564

  • Identifikadoreak
  • BNF: 11959494b (data)
  • GND: 4061555-8
  • LCCN: sh85139494
  • NDL: 00573658
  • NKC: ph183320
  • AAT: 300224949
  • Medikuntzako identifikadoreak
  • MedlinePlus: 003336
  • MeSH: D000069453
  • Wd Datuak: Q162564
  • Commonscat Multimedia: Ultrasound / Q162564