Udal-errolda

Espainian, udal-errolda udalerri bateko auzotarrak biltzen dituen administrazio-erregistroa da. Pertsona batek bizilekua eta ohiko egoitza udalerri horretan dituela frogatzen dute erroldako datuek.[1]

Udal-erroldako inskripzioak auzotar bakoitzaren datu hauek ditu nahitaez:[2]

  • izen-abizenak
  • sexua
  • ohiko bizilekua
  • nazionalitatea
  • jaioterria eta jaioteguna
  • NAN zenbakia edo, atzerritarren kasuan, atzerritarraren identifikazio-zenbakia (AIZ)
  • duen eskola-ziurtagiria edo -titulua edo titulu akademikoa

Erreferentziak

  1. Euskalterm: [Toki Administrazioa Hiztegia] [2009]
  2. 1985/7 Legea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituena, 16. art.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q21470108
  • Wd Datuak: Q21470108


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.