Trisha Brown

Trisha Brown
Bizitza
JaiotzaAberdeen, 1936ko azaroaren 25a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaSan Antonio, 2017ko martxoaren 18a (80 urte)
Hezkuntza
HeziketaMills College at Northeastern (en) Itzuli
Bates College (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea, koreografoa, dantzaria, antzerki zuzendaria, videographer (en) Itzuli eta performancelaria
Parte-hartzailea
  • documenta 12 (en) Itzuli
Jasotako sariak
ikusi
  • John Simon Guggenheim Memorial Foundation beka
    Bessie Award
    MacArthur Fellows Program  (1991ko uztaila)
    Laurence Olivier Award for Outstanding Achievement in Dance  (1987)
    Capezio Dance Award  (2010)
    National Medal of Arts National Medal of Arts  (2002)
    Arte eta letren komendadorea Arte eta letren komendadorea
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia

trishabrowncompany.org
IMDB: nm1163579 Discogs: 1309752 Edit the value on Wikidata

Trisha Brown (Aberdeen, Washington, 1936ko azaroaren 25a - San Antonio, Texas, 2017ko martxoaren 18a) estatubatuar dantzaria eta koreografoa izan zen. Post-Modern Dance taldeko dantzari nagusi izan zen. Lehenbizi, Martha Grahamen teknikan hasi zen, baina geroago José Limónen eta Merce Cunninghamen estiloetara hurbildu zen. Ikasketak amaitu zituenean, koreografia-sail bat sortu zuen Reed Unibertsitatean, eta inprobisazioari ekin zion. New Yorkeko Judson Memorial Churchen Trillium (1962) egin zuen. Accumulation (1971) lanak bost minutu eta erdiko musika zuen, eta berrogeita bost minutuko isilunea, koreografia hutsarekin. 1970ean, Trisha Brown dantza-konpainia sortu zuen, eta dantza garaikidearen talde aitzindaria bilakatu zen. Walking Down Side of Building (1969), Atal egituratuak (1973) eta Locus (1975) lanak aurretik zehaztutako arauen arabera eginda daude; Set and Reset (1983) koreografiak, berriz, Laurie Andersonen musika eta Robert Rauschenberg marrazkigilearen dekorazioa batzen ditu. Aurrerago, Trisha Brownek izugarrizko arrakasta izan zuen City Center aretoan Lateral Pass lanarekin. 1989an, koreografiaren keinu guztiak bildu zituen Astral Convertible ikuskizunean, mugimendu soilenetik hasi eta jarrera makurreneraino. 2002an, Arteetako Domina Nazionala eman zioten.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

  • (Ingelesez) Trisha Brown dantza-konpainiaren web-orria
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q460833
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 88069346
  • ISNI: 0000000081621992
  • BNF: 13335048x (data)
  • GND: 120994380
  • LCCN: n90646078
  • NDL: 01052132
  • NKC: xx0264923
  • NLA: 35784647
  • Tabakalera ID: 64273
  • CiNii: DA1551859X
  • SNAC: w6377h58
  • SUDOC: 035765437
  • ULAN: 500066485
  • BIBSYS: 90842871
  • RKD: 246414
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 01176/eu_b_4843/b4843
  • Britannica: url
  • Bilduma digitalak
  • MNCARS: url
  • Wd Datuak: Q460833