Tomaso Albinoni

Tomaso Albinoni

Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakTomaso Giovanni Albinoni
JaiotzaVenezia, 1671ko ekainaren 8a
Herrialdea Veneziako Errepublika
HeriotzaVenezia, 1751ko urtarrilaren 17a (79 urte)
Hobiratze lekuaSan Marko basilika
Heriotza moduaberezko heriotza: diabetes mellitusa
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Irakaslea(k)Giovanni Legrenzi
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, biolin-jotzailea, chef de chant (en) Itzuli, antzerkigilea eta idazlea
Mugimenduamusika barrokoa
Genero artistikoaopera
sinfonia
Musika instrumentuabiolina

IMDB: nm0016846 Allocine: 35086 Allmovie: p171492
Spotify: 17OArJzEhRR3OmhtGcnfBq Musicbrainz: 83903121-f611-4875-984c-673ae7173e56 Discogs: 95541 IMSLP: Category:Albinoni,_Tomaso Allmusic: mn0000058485 Find a Grave: 9674752 Edit the value on Wikidata

Tomaso Albinoni (Venezia, 1671ko ekainaren 8a - ib., 1751ko urtarrilaren 17a) Barrokoko italiar musikagile eta biolinista izan zen. Antonio Vivaldi hirikidearekin batera, aro horretako egilerik esanguratsuenetarikoa da.

Bizitza

Venezian sortua, Corelliren ikasle eta Vivaldiren laguna izan zen. Berrogeita hamarren bat opera idatzi zituen, baina ospetsu bihurtu duena haren tresnez jotzeko lana da, denbora luzez ahazturik egon ondoren XX. mendean berriro aintzat hartu zena. Johann Sebastian Bachek hainbat gai hartu zituen haren lanetatik.

Bestela, Adagioa Sol minorrean, bere lanik ezagunena, ez zuen berak zehazki egin; Remo Giazottok ondu zuen 1949an, Dresdengo liburutegiaren hondakinen artean aurkitutako pasarte batzuetatik abiatuta[1].

Lanak

  • (1694): "12 Sonate a tre".
  • (1700): "6 Sinfonie & 6 Concerti a cinque".
  • (1701): "12 Balletti a tre".
  • (1702): "12 Cantate da camera a voce sola".
  • (1707): "12 Concerti a cinque" (Opus 5).
  • (1711): "12 Trattenimenti armonici per camera".
  • (1715): "12 Concerti a cinque" (Opus 7).
  • (1722): "6 Balletti & 6 Sonate a tre" eta "12 Concerti a cinque" (Opus 9).
  • (1735-36): "12 Concerti a cinque" (Opus 10).

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014/9/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tomaso Albinoni Aldatu lotura Wikidatan
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q174606
  • Commonscat Multimedia: Tomaso Albinoni / Q174606

  • Wd Datuak: Q174606
  • Commonscat Multimedia: Tomaso Albinoni / Q174606
  1. Adagio in G minor (Giazzotto, Remo) Imslp.org