Toledoko Itzultzaileen Eskola

Cantigas de Santa María liburuaren miniatura. Bertan Alfontso X.a Jakituna diktatuz irudikatzen da.

Toledoko Itzultzaileen Eskola izenak XIII. mendetik Espainiako Toledo hirian egin ziren itzulpen lanak biltzen ditu. Lan horiek hizkuntza klasikoetatik eta arabieratik gaztelerara itzuli ziren. Gaztelako kulturaren garapenean garrantzi handia izan zuten eta Toledotik mendebalde osoan zabaldu ziren. Itzultzaileen Eskola Alfontso X.a Gaztelakoa erregearekin lotu izan bada ere, aktibitateak errege hori aurretik ezagutu ziren.[1] Espezialista askoren ustez eskola ez zen erakunde fisikoa bezala inoiz izan.

Hizkuntzak

Jatorrizko testuak grezieraz eta latinez bazeuden, testuak arabieratik eta hebraieratik gaztelaniaz edo herriko beste hizkuntzetaz itzuli ziren, ondoren latinez jartzeko. Horrela galtzekotan zeuden testu klasiko asko berreskuratu eta zabaldu ziren.

Historia

1085an Alfontso VI.a Gaztelakoak Toledo konkistatu zuen. Une horretatik hiria kultura-foko interesgarria bihurtu zen non musulmanak, kristauak eta juduak elkarrekin bizi ziren. Raimundo de Sauvetat artzapezpikuak egoera horretaz baliatu nahi izan zuen eta Europako gorte guztietan eskatzen ziren lan desberdinak bultzatzen saiatu zen. Egoera oso egokia zen, bestetik, zeren eta Palentziako Unibertsitatean (1208) eta Salamancako Unibertsitatean (1218) studii izeneko ikasketak sortuak baitziren; horri esker irakasleek eta ikaseleek katedralen scholaeetatik autonomia eskuratu zuten eta horri esker erlijiosoa ez zen jakinduria ezarri zen. Geroago Alfontso X.a Gaztelakoak Sautevatek sortutako itzultzaileen lana, legedietan eta astronomian espezializatuta, bultzatu zuen baita ere. Baina ez hori bakarrik: Sevillan ere Studii batzuk sortu zituen ere bai eta, 1269an, Murtzian Al-Ricotí matematikariak zuzendu zuen Murtziako Eskola sortu zuen. Beraz, Toledokoa ez zen bakarra izan. Eskola hauek guztiek erregea hil arte jarraitu zuten, 1284 arte alegia.[2]

Eztabaida

Benetan eskola bat izan zen? Itzulpenak eta itzultzaileak izan baziren, ez dago hain garbi benetako erakundea izan zenik. Julio-César Santoyo Leongo Unibertsitatearen katedratikoak zalantzan jarri du izaera hori. Argumentuak bi dira:

  • Toledoko Itzultzaileen Eskolaren izena oso berandu agertu zen. Lehen aipamena Frantzian, XIX. mendean jaso egin da, Renan Jourdainen eskutik. Espainian kontzeptua Marcelino Menéndez Pelayok erabili zuen lehen aldiz, 1881an.
  • Itzultzaileen kronologia ez dator bat denboran.[3]

Itzultzaileak

Calila eta Dimna liburuaren eskuizkribua.
  • Juan Hispalense (1136 eta 1155 artean lanean)
  • Domingo Gundisalvo (1150 eta 1190 artean lanean )
  • Gerardo Cremonakoa (1150 eta 1187 artean lanean), idazle emankorrena.
  • Marcos de Toledo (1180 eta 1213 artean lanean)
  • Michael Scot edo Miguel Escoto (1214 eta 1219 artean lanean)
  • Salio de Padua (1218an lanean)
  • Hermannus Alemannus (1240 eta 1256 artean lanean)
  • Pedro de Toledo

Itzulitako egile batzuk

Hauek dira ezagunenak:[4]

  • Abd ar-Rahman as-Sufi
  • Abd al-Aziz Ibn Uthman
  • Abenragel
  • Abu Bakr Muhammad ibn Zakariya Razi
  • Abu Kamil Shuja ibn Aslam
  • Abu Mashar
  • Abu Said 'Ubaid-Allah
  • Ahmad Ibn-Yusuf Ibn-ad-Daya
  • Al-Battani
  • Alcabitius
  • Alexander Aphrodisiaskoa
  • Al-Fadl b. Hätim Al-Nayrizi
  • Alfraganus
  • Alhazen
  • Al-Kindi
  • Apolonio Pergakoa
  • Aristoteles
  • Arkimedes
  • Autolycus
  • Averroes
  • Avicenna
  • Az-Zarqali
  • Diokles Sirakusakoa
  • Euklides
  • Gabir Ibn-Aflah
  • Galeno
  • Gemino
  • Hipokrates
  • Hypsicles Alexandriakoa
  • Ibrahim b. Yahyà Ibn al-Zurqalla
  • Isaac Israeli
  • Maimonides
  • Mashaallah
  • Menelaus Alexandriakoa
  • Muhammad b. Muhammad Abu Hamid Al-Gazali
  • Muhammad b. Muhammad Al-Farabi
  • Muhammad b. Musà Al-Hwarizmi
  • Muhammad Ibn Tumart
  • Muhammad ibn Yusuf Ibn Muad
  • Nikolas Damaskokoa
  • Nur al-Din al-Bilrauji
  • Platon
  • Ptolomeo
  • Qusta ibn Luqa
  • Salomon ben Gabirol
  • Teodosio
  • Thabit ibn Qurra
  • Yuhanna ibn Masawaih
  • Yúhanna Ibn Serapion

Itzulitako lan batzuk

Adibide gutxi batzuk:

  • Libro de los Doce Sabios (1237): politika eta moral klasikoaren liburua, kultura arabiarraren eragina jasota. Fernando III.a Gaztelakoaren garaian egina.
  • Avicena: Liber de philosophia prima, Domingo Gundisalvoren itzulpena.
  • Al-Farabi:Liber exercitationis ad viam felicitatis, Domingo Gundisalvoren itzulpena.
  • Isaac Israeli: Liber de definitionibus, Domingo Gundisalvoren itzulpena.
  • Al-Ghazali: Logica, Domingo Gundisalvoren itzulpena.
  • Aristoteles: Analytica posteriora, Gerardo Cremonakoaren itzulpena. Historia animalium, De partibus animalium eta De generatione animalium, Michael Scoten itzulpenak.
  • Avicena: Canon de medicina edo Qanun, Gerardo Cremonakoaren itzulpena.
  • Aristoteles: Ethica Nicomachea, Hermannus Alemannus, Gerardo Cremonakoaren itzulpena.

Erreferentziak

  1. https://www.textualia.com/alfonso-x-y-la-escuela-de-traductores-de-toledo/
  2. http://blog.uclm.es/escueladetraductores/historia-de-la-ett/
  3. Julio César Santoyo: La traducción medieval en la Península Ibérica, Siglos III-XV. Leongo Unibertsitatea, 2009. ISBN 978-84-9773-469-1.
  4. http://www.larramendi.es/traductores_toledo/i18n/cms/elemento.do?id=ms%2Ftraductores_toledo%2Fpaginas%2FAutores_traducidos.html

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz):Biblioteca Virtual Antigua Escuela de Traductores de Toledo.
  • (Ingelesez):The School of Translators of Toledo University of Castile-La Mancha.
  • (Gaztelaniaz):Egungo Toledoko Itzultzaileen Eskola.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q69199
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 235145424580086831416
  • GND: 7510530-5
  • Wd Datuak: Q69199