Tipografia

Tipografian erabiltzen diren letra-tipo mugikorrak.

Tipografia (grezieratik typos, forma, eta graphein, idatzi) idatzitakoa letra-tipo, letra-tamaina, lerro-altuera, eta lerroen eta letren arteko tarteen bitartez definitzen duen artea eta teknika da.

Esan daiteke tipografia sortu zela letra-tipo mugikor eta behin baino gehiagotan erabiltzekoak eta prentsa erabiltzen hasi zirenean, eta, inprimatzearen historian garrantzi handia izan badu ere, gaur egun baztertua gelditu da offset, litografia, fotokonposizio eta konputagailuek eskaintzen dituzten abantailak direla eta. Tipografiaren zeregin nagusiak irarketarako letrak diseinatu eta aukeratzea eta testu eta irudiak antolatzea da, baina tipografiako prozesu osoan sei pauso nagusi bereizten dira: lehenik inprimatu nahi diren letrei dagozkien moldeak, estilo eta neurri jakinekoak, aukeratzen eta antolatzen dira, eskuz edo mekanikoki; ondoren, froga bat egiten da eta oker agertzen diren hitzak eta lerroak zuzentzen dira; gero, irudien fotograbatua egiten da; testua eta irudiak prest daudenean, orria moldatzen da testu, irudi eta espazio zuriak (tintak papera uki ez dezan inprimatu nahi diren moldeak baino garaiera txikiagoko berunezko piezak ezarriz) konbinatuz; orriak antolatu ondoren, hurrenkeran jartzen dira, orri-sortaka antolaturik eta orrien artean behar diren tarte zuriak uzten direla, eta burdinazko egitura batean finkatzen dira; eta azkenik, inprimatu egiten da, zilindro batzuen bidez moldeak tintaz bustiz eta ondoren paperaren kontra zapalduz.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Ikus, gainera

  • Euskal tipografia
  • Letra-tipo
  • Maketazio
  • Ortotipografia

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q159964
  • Commonscat Multimedia: Typography / Q159964

  • Identifikadoreak
  • BNE: XX524639
  • BNF: 12647500c (data)
  • GND: 4136341-3
  • NKC: ph116511
  • AAT: 300195853
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q159964
  • Commonscat Multimedia: Typography / Q159964


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.