Sustrai Colina

Sustrai Colina

Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakSustrai Colina Akordarrementeria
JaiotzaUrruña, 1982ko urriaren 20a (41 urte)
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria
Sustrai Colina.

Sustrai Colina Akordarrementeria (Urruña, Lapurdi, 1982ko urriaren 20a) bertsolaria, bertso irakaslea eta kazetaria da. Zuzenbideko lizentzia du.[1] Xilaba Bertsulari Xapelketa bi aldiz irabazi du.

Biografia

Ikastolan egin zituen lehen ikasketak. Pilotazale amorratua, esku huska pilotan aritu zen bost urte zituenetik hamazazpi urte bete arte.[2]

Egun, bertsolaritzan dabil buru-belarri: bertsotan aritu ez ezik, irakatsi ere egiten du, Hendaian. Bertso saioetan ere kantukide ohikoena duen Amets Arzallusekin batera dihardu bertso irakasle.[3]

Gainera, zutabeak idazten ditu Berria egunkarirako, eta elkarrizketak Argia astekarirako. Ze Esatek! taldearen Ibilita ikasten da erortzen diskarako hiru abestiren hitzak egin ditu.

Bertsolaritzako ibilbidea

Donostian egin zuen bere lehen plaza, 1992an, Gipuzkoako Eskolarteko txapelketan. Ordutik aurrera hainbat txapelketetan parte hartu izan du; 2000an Iparraldeko Bertsolari Gazteen txapelketa irabazi zuen, eta, nagusien mailan, 2000 eta 2003 arteko Nafarroako txapelketetan parte hartu du, baita 2001eko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian finalista izan zen eta bosgarren egin zuen. Hurrengo hiru ekitaldietan ere finalean aritu da.

2014an eta 2016an Iparraldeko Xilaba Bertsulari Xapelketa irabazi du.

Lorpenak

Erreferentziak

  1. «Sustrai Colina», Bertsulari.com webgunea.
  2. «Sustrai Colina», Bertsozale Elkartearen webgunea. Eskuratze data: 2011-07-27.
  3. Kattalin TOTORIKA (2004ko urria): «Sustrai Colina», EKE.org euskal kulturaren ataria.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sustrai Colina Aldatu lotura Wikidatan
  • Sustrai Colinak eginiko elkarrizketak, Argia astekarian argitaratuak.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12267767
  • Commonscat Multimedia: Sustrai Colina / Q12267767

  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 48225
  • Lur: 01306/eu_c_0765/c0765
  • Wd Datuak: Q12267767
  • Commonscat Multimedia: Sustrai Colina / Q12267767