Sunti Amilibia

Sunti Amilibia
Bizitza
JaiotzaDonostia, 1917ko abenduaren 24a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaSantiago, 2013ko apirilaren 28a (95 urte)
Familia
Anai-arrebak
ikusi
  • Miguel Amilibia
    José María Amilibia
Familia
ikusi
  • Eustasio Amilibia (aitona)
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Literaturaren Zubitegia: 884

María Asunción "Sunti" Amilibia Matxinbarrena (Donostia, Gipuzkoa, 1917ko abenduaren 24a - Santiago, Txile, 2013ko apirilaren 28an ) idazle eta poeta gipuzkoarra izan zen.

Ibilbidea

Donostiako familia ezagun batean jaio zen. Bere birraitona Donostiako alkatea izan zen, aitona diplomatikoa eta aita artilleria koronela. Gerra Zibilaren garaian, familiak Errepublikaren alde egin zuen. Suntiren anaia Eustasio Amilibia "Txato"k, Donostiako erresistentzia gidatu zuen 1936ko udan[1].

Madrilgo Hizkuntza Akademia Nazionalean frantsesean diplomatu zen. Frantzian errefuxiatu behar izan zuen, eta gerra zibilaren ondoren Txilen hartu zuen erbestea. Txilen, Txileko Liburutegi Nazionaleko frantsesezko liburuen arduradun izan zen[2].

Hainbat kontakizun eta liburu idatzi zituen. 2006an, El Diario de la Nostalgia liburua argitaratu zuen Txalaparta argitaletxearen eskutik[3]. Liburu hau 1958an hasi zen idazten erbestetik.

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «Dos arrasatearras prologan el libro recién publicado por Sunti Amilibia» El Diario Vasco 2006-10-29 (Noiz kontsultatua: 2020-06-12).
  2. (Gaztelaniaz) www.funtsak.com, Funtsak-Diseño y Programación Web-. «Libros de María Asunción Amilibia Machimbarrena. Biografía y bibliografía» www.txalaparta.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-12).
  3. (Gaztelaniaz) admin. (2013-02-22). «Sunti Amilibia Machimbarrena en nuestro recuerdo» Intxorta 1937 Kultur Elkartea (Noiz kontsultatua: 2020-06-12).
Autoritate kontrola
  • Wd Datuak: Q57659731