Suediako eskubaloi selekzio nazionala

Suediako eskubaloi selekzio nazionala kirol horretan jarduten duen herrialde horretako taldea da, nazioarte mailan 1938tik jarduten duena gizonezkoen mailan eta 1957tik emakumezkoenean eta inoizko hoberenen artean dagoena historia osoan zehar. Izan ere, Munduko Eskubaloi Txapelketan domina gehien lortu duen taldea da (11 guztira, azkena 2011an), bai eta Europako Eskubaloi Txapelketan titulu gehien eskuratu duena ere (5). Tarterik arrakastatsuena 1990etik 2002rakoa izan zen, Bengt Johansson entrenatzailea zelarik eta 6 domina munduko txapelketan eta 4 tituluak Europan lortu zituztelarik.

1931an sortutako Suediako Eskubaloi Elkarteak (Svenska Handbollförbundet) selekzioa kontrolatzen du.

Palmaresa

  • Munduko Eskubaloi Txapelketa:
    • 4 urrezko domina 1954, 1958, 1990 eta 1999an.
    • 3 zilarrezko domina 1964, 1997 eta 2001ean.
    • 4 brontzezko domina 1938, 1961, 1993 eta 1995ean.
    • Emakumezkoen selekzioak inoiz lortutako posturik hoberena 6.a izan zen 1993an.

Jokalari ezagunak

  • Björn "Lurch" Andersson
  • Magnus Andersson
  • Matilda Boson
  • Per Carlén
  • Tina Flognman
  • Peter Gentzel
  • Madeleine Grundström
  • Erik Hajas
  • Mia Hermansson-Högdahl
  • Bengt Johansson
  • Ola Lindgren
  • Stefan Lövgren
  • Mats Olsson
  • Staffan Olsson
  • Johan Petersson
  • Pierre Thorsson
  • Ljubomir Vranjes
  • Magnus Wislander

Kanpo estekak

  • (Suedieraz)Suediako Eskubaloi Elkartea
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q185686
  • Commonscat Multimedia: Sweden national handball team / Q185686

  • Wd Datuak: Q185686
  • Commonscat Multimedia: Sweden national handball team / Q185686