Stockholmgo uhartedia

Stockholmgo uhartedia
Datu orokorrak
MotaUhartedi eta skerry coast (en) Itzuli
Azalera530 km²
Geografia
Map
Koordenatuak59°23′N 18°44′E / 59.38°N 18.73°E / 59.38; 18.73
Estatu burujabe Suedia
Suediaren banaketa administratiboaStockholmgo konderria
Ur-gorputzaItsaso Baltikoa
Baltic Proper (en) Itzuli

Stockholmgo uhartedia (suedieraz: Stockholms skärgård) Suediako uhartedi zabalena da, eta Itsaso Baltikoan daudenen artean bigarrena. Ramsarko hitzarmenak babesturiko eremua da.

Kokapena

Izena ematen dion Stockholm hiriburutik ekialderantz 60 kilometro luzatzen da, Södermanland eta Uppland probintzietako kostaldea jarraituz. Hegoaldeko Kvarken itsasarteak banatzen du Åland uhartetik.

Historia

Glazioazioen ondorengo isostasia efektuaren eraginez uharteak urtero 3 mm goratzen dira itsasoaren mailatik, Bikingoen Arorarte uhartediak ez zuen gaur egun duen itxura hartu.

1719an 2.900 biztanle ingur zituen, arrantzaleak gehienak, gaur egun ordea estokolmotarren oporlekua bihurtu da eta 50.000 txabola turistiko eraiki dira. Stockholm uhartediko fundazioa sortu zen uhartearen natur baliabidea babesteko eta azaleraren %15aren jabea da.

Uharteak

Guztira 24.000 uharte inguruk osatzen dute, asko oso txikiak eta biztanlegabeak dira. Hona hemen handienak:

# Uhartea Azalera Biztanleria
1 Värmdö 181 km² 48.000 bizt.
2 Väddö 128 km² 3.000 bizt.
3 Gräsö 93 km² 800 bizt.
4 Ingarö 63 km² 9.000 bizt.
5 Ljusterö 62 km² 1.541 bizt.

Hiriak

Uhartedian dauden hiri handienak honako hauek dira:

# Hiria Biztanleria
1 Stockholm 909.976 bizt.
2 Norrtälje 17.275 bizt.
3 Nynäshamn 13.510 bizt.
4 Vaxholm 4.857 bizt.

Iruditegia

Kanpo estekak

  • (Suedieraz)(Ingelesez) Stockholmgo uhartediko fundazioaren webgune ofiziala
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q764547
  • Commonscat Multimedia: Stockholm archipelago / Q764547

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 315531508
  • LCCN: sh85128224
  • Wd Datuak: Q764547
  • Commonscat Multimedia: Stockholm archipelago / Q764547